2025-12-06
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaOarso-Bidasoako Karta soziala martxan da

Oarso-Bidasoako Karta soziala martxan da

Otsailaren 10ean burututako aurkezpenarekin ekin diote Oarso-Bidasoan eskubideak eskuratzen joateko bideari. 30 lagun inguru bildu ziren, eta sarrera gisa Kartaren aurkezpentxo bat eginzen, eztabaida prozesuaren nondik norakoak azalduz eta Kartak jaso duena aurkeztuz. Helburua Karta ezagutzera ematea zen, baina bertan jasotzen diren eskubideak eskuratzeko martxan jartzeko konpromezuak ere azaldu ziren. Horregatik, otsailerako beste 4 saioko jardunaldiak antolatu dituzte.

Ondorengo 4 saioetan eskubide ekonomikoak, elikadura burujabetza, hezkuntza eskubideak eta etxebizitza eskubidea landuko dituzte.

Teoriatik praktikara pasatzea da asmoa, ekintza txikien bidez gauza handiak egitea. Horregatik, jardunaldi hauek lurrean kokatu asmoz “In-transition” dokumentala ikusi zuten gerora  eztabaidara pasatzeko. Dokumentalean, herrialde ezberdinetan egindako praktikak agertzen dira, hala nola baratza sozialak, denboraren bankua, tokiko moneta… Oarso-Bidasoa eskualdean eraldaketa sozialerako oinarriak jartzen hasi nahi dute eta "horretara goaz!"

Saio bakoitzean gaiari loturiko praktika ezberdinak aztertuko dituzte eta noski, eskualdeko harremanak estutzeko bidea jorratuko dute, "elkarrekin gauza handiak egin ditzazkegula sinetsita".

Mobilizazio sozialaren garrantzia ere ez zuten ahaztu nahi izan aurkezpenean eta horrela  martxoaren 14ean Bilbon dugun zita garrantzitsua gogoratu zuten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...