2026-10-19
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaLANEUS: "Langileok aldaketa euskaraz"

LANEUS: “Langileok aldaketa euskaraz”

LAB sindikatua eguneratu berri duen EUSLAB ildo estrategikoa aurkeztuko du bihar, hilak 23, 11.30etan, Donostiako Aquarium-eko ekitaldi aretoan. Lan mundua euskalduntzeko LAB sindkatuaren estrategia parte hartze prozesu zabal baten ondorioa da eta hori azaltzeko Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia eta Edurne Larrañaga Euskara Idazkaria izango dira bertan. Haiekin batera LABeko lau delegatuk beren esperientzia kontatuko dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako langileei dei egiten diegu azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten

Larunbatean Iruñean 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ondotik, LABek CENi eta Nafarroako Gobernuari pobretzearen eta errentismoaren aurkako egiturazko neurriak eskatu dizkie, eta eskaera zehatza egin dio Nafarroako Gobernuari: Testa funts putreak bereganatutako etxeak desjabetu ditzala eta parke publikora igaro daitezela.

Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako azken heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Angelun, 19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.

Lan-baldintzak hobetzearen alde, beste greba ziklo bati ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek urriaren 27tik abenduaren 23ra

Greba ziklo berri honek hiru urrats izango ditu. Lehena, urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasi eta azaroaren 25eko 22:00etara arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena, abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da eta abenduaren 23ko 22:00etan bukatuko da.