2026-03-19
HomeEkintza SindikalaAbenduaren 20an benetako politika industriala exijitzeko manifestazioa Gasteizen

Abenduaren 20an benetako politika industriala exijitzeko manifestazioa Gasteizen

Datorren abenduaren 20an ELA, LAB eta ESK sindikatuok eta ALESTIS, ARKEMA, CANDY, CONDESA, CORRUGADOS AZPEITIA, ECN CABLE GROUP, FUNDICIONES WEC, LAMINACIONES ARREGUI, TEPSA eta TS FUNDICIONES enpresetako gure sail sindikalek mobilizazioa deitzen dugu Gasteizen, "Benetako politika industriala orain, en defensa del empleo" lelopean. Mobilizazio honekin enpresa hauetako eta beste hainbat enpresetako langileek bizi dugun egoera ikusarazi nahi dugu, agerikotasun hori aldaketak eskatzen dituen erantzun kolektibo bihurtuz.

Abenduak 20
MANIFESTAZIOA GASTEIZEN
12:00etan Artiumetik

ELA, LAB eta ESK-ko sail sindikalak: Alestis, Arkema, Candy, Condesa, Corrugados Azpeitia , Ecn Cable Group, Fundiciones Wec, Laminaciones Arregui, Tepsa, TS Fundiciones

Ez da berria, krisian daramatzagun azken 6 urteotan ehunka langilek euren lanpostua galdu dute eta lantegi asko itxi dira. Pobrezia handitzen ari da, ukitzen duen guztia miseriaren hatzaparretan harrapatuz: enpresa txikiak, saltoki txikiak eta gure seme-alaben etorkizuna. Hau guztia gertatzen ari da elite politikoa, Urkullu lehendakaria buru dela, hazkundeaz, enplegun sorreraz eta hobekuntzaz hitz egiten ari den bitartean. Titular handi horiek helburu bakarra dute, gizarteak bizi duen errealitatea ezkutatzea.

Gertatzen ari dena gertatzeko aurrez erabaki politiko asko hartu dira. Lehena, lan erreformaren bidez enpresa handiei eta multinazionalei botere mugagabea ematea, enplegua suntsitu eta lan baldintzak prekarizatzeko. Bigarrena, langile klasearen aurkako eraso honi normaltasun instituzional eta sozialaren itxura ematea. Normaltasuna, aurreko politiken ildo bera mantenduz, enpresariak finantzatzen jarraitzeko, aintzat hartu gabe enplegua suntsitzen ari diren ala ez, aberastasuna banatzen duten ala ez. Hala erakusten du aurkeztu berri den industriako aurrekontuak. Normaltasuna, halaber, Gobernuaren, Confebasken eta UGT-CCOOk osatutako gutxiengo sindikalaren artean elkarrizketa sozialeko mahaia eratzerakoan, politika horiek bermatu eta ezer ez dela aldatuko ziurtatzeko.

Bizi dugun egoera kalera ateratzea guztiz beharrezkoa dugu, Gobernua, begirale izateari utzi, eta aktore izatera pasatu dadin, langileekin eskuz esku lanean hasiz. Eusko Jaurlaritzak erakusten duen elkartasunak ez du jaten ematen. Jaten ematen duena da bere boterea baliatzea CANDYk jarraipena izan dezan (Tapia sailburuak esaten duen moduan), ECN, ARKEMA eta FUNDICIONES WEC itxi ez daitezen, LAMINACIONES ARREGUI, TEPSA, TS FUNDICIONES eta CORRUGADOS AZPEITIAn behin betiko konponbidea negoziatu dadin, ALESTISen produkzioa hemen mantentzeko, CONDESAn kaleratzeak eta murrizketak eman ez daitezen… Finean, zekenkeria saritua izan beharrean, erasotua izan dadin. Horretarako, ordea, borondate politikoa behar da, mobilizazio honekin exijitzen duguna.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitzen dugu mobilizazioa, une honetan gatazkan diren enpresetako gure sail sindikalekin, enpresa batzordean gehiengoa osatzen dugun lantokietan. Gehiengo horri esker babesa ematen zaie kaleratzeak eta fabriken itxiera indiskriminatuak onartzen ez dituzten langile guztiei. Borroka egiten den bitartean alternatiba badago. Patronalak bere nahieran jokatzea onartzeko prest ez dagoen langile klaseari dei egiten diogu Gasteizko kaleak hartzera eta bestelako etorkizun bat aldarrikatzera. Justiziazkoa da eta eskubidea dugu enplegua sortuko duen ekintza politikoa aldarrikatzeko. Horren alde borroka egingo dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.