2025-12-13
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakGrupo Sarralleko SARCOIL enpresako langile batek lan istripua izan du

Grupo Sarralleko SARCOIL enpresako langile batek lan istripua izan du

Jakin dugunez Grupo Sarralleko SARCOIL enpresako langile batek lan istripua izan du. Lehenik eta behin, salatu nahi dugu lan istripu bat ematen denean izaten ohi den informazio eza. Tartean heriotzik ez badago ere, duten larritasuna albo batera utziz, datu hauek ez dira publiko egiten. Azpeitia Bizi eta Lan taldeak, bihar 19:00etan Azpeitiko plazan kontzentrazioa deitu du eta LABek bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die langileei.

Urola-Kostako LABen irakurketa
LAN ISTRIPUAK STOP!
PREKARIETATEAK HILTZEN DU!

Jakin dugunez Grupo Sarralleko SARCOIL enpresako langile batek lan istripua izan du. Lehenik eta behin, salatu nahi dugu kontu hauekin dagoen informazio eza. Tartean heriotzik ez badago, datu hauek ez dira publiko egiten duten larritasuna albo batera utziz.

Honetaz gain, zoritxarrez Urola-Kostako LABeko kideok aspaldi gatoz esaten bizi dugun egoera oso larria dela. Jasan ditugun erreformek lan baldintzak eskazten dituzten honetan, gure bizia jokoan jartzeko aukerak handitzen dira. Lan munduan bizi dugun segurantza ezak (edozein momentuan kaleratua izateko beldurra, …), presioak, etabarrek istripuak izateko aukerak handitu besterik ez dituzte egiten. Egunerokoan dugun kargak (hipotekak, familia, …) ez digute gure lanean zentratzen uzten eta lehendik ere bizi ditugun prekarietate egoerak handitu besterik ez dira egiten.

Egoera orokorra larria den arren, kasu honetan zehazki larritasuna are eta handiagoa da. Sarcoi enpresa, Grupo Sarrallen barruan kokatzen da eta momentu honetan Grupo Sarralle eskulan merkea lortzera bidean, erroforma baliatuaz egoera muturrera eramaten ari da. Soldaten jaitsiera eta orduen igoerak dira kalean gehien entzuten ditugun erreformaren ondorioak. Baina lan osasunari begira ematen ari direnak are eta larriagoak dira. Enpresak egin behar dituzten inbertsioak ez dituzte egiten eta lehen esan bezala langileoi sartzen dieten presioak ez du batere laguntzen. Eta beste aldera begiratzeak ez du balio. Istripuen errua langileei botatzen ohituak gaude baina ardura enpresena da, eta hori ezin dugu ahaztu. Gure lanaren truke irabazten dituzten mozkinak ez dira nolanaikoak, eta guk ez dugu hori gure biziarekin ordaindu behar.

Guzti honegatik, Azpeitia Bizi eta Lan taldeak, bihar 19:00etan Azpeitiko plazan deitu duen kontzentrazioarekin bat egiten dugu. Bertan izango gara istripu hau salatzeko, lan baldintza duinak eskatzeko eta zaurituari eta bere famili eta laguneri elkartasuna adierazteko.

Denon artean aldaketa eman dezakegulako, lotu borrokara.

Urola-Kostako LAB
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.