2025-12-13
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzaren EPE iragarpena hauteskunde propaganda hutsa dela deritzo

LABek Osakidetzaren EPE iragarpena hauteskunde propaganda hutsa dela deritzo

Gaurko Mahai Sektorialeko bileran, Osakidetzako Zuzendaritzak egin duen proposamena guztiz ez-nahikoa izan da. Osakidetzak ez du zentzuzko proposamenik jarri mahai gainean modu errealista batean ez baitie heltzen batasun sindikalaren aldarrikapen biei.

Bertaraturiko sindikatuok tristura handiz ikusi dugu Osakidetzak zelan galtzen zuen sektorean aurreikusita dauden lanuzteak gelditzeko aukera. Osakidetzak 2014-2015 epealdian deitu nahi dituen 2 EPE prozesutan zentratu egin du negoziatzeko proposamena. Balizko EPE hauek barne promoziorako 474 plaza eta deialdi librerako beste 474 ekarriko lituzkete, baina kategoriak eta epeak zehaztu gabe.

LAB sindikatuak honako EPE iragarpenari hauteskunde propaganda hutsa deritzo eta enplegu suntsiketa izkutatzen duela baieztatzen dugu. Orain arte lanean aritu den langile kopurua egonkortzeko, 2018 urte bitartean 15.000 plaza finko sortu beharko lirateke. Gure kalkuluen arabera, 2018ra bitartean 4000 langile inguru jubilatuko dira; beraz, 2104-2105 urteotako jubilazioen %10 eta %50 soilik kubrituko lituzkeen EPE bati buruz aritzeak gainontzeko %90 eta %50ak deuseztatuko direla esan nahi du.

Orain da garaia batasun sindikala irmotasunez defendatu eta mobilizazioen egutegiarekin aurrera egiteko. Gaur bertan, ehunka langile mobilizatu gara zentro guztietan, bertan zeuden erabiltzaileen erabateko elkartasunez eta animoz. PNV eta Darponen propagandak, EPE berriak proposatuz, ospitale berriak eskainiz eta inaugurazioz inaugurazio korrika ibiliz, ez du inor engainatzen. Euskal jendarteak oso argi dauka osasun publikoa defendatzen ari garela. PNVren esku dago konponbidea.
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.