2026-11-09
HomeEkintza SozialaPrekarietatea eta pobreziaU17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna

U17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak mobilizaziak iragarri ditu gero eta zabalagoa den probrezia eta prekarietatea salatzeko. Ostegunean, urriak 17, Probreziaren Aurkako Nazioarteko egunean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutuko du 10:30etan eta azaroaren 7an Legebiltzarraren atarian.

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak mobilizaziak iragarri ditu gero eta zabalagoa den probrezia eta prekarietatea salatzeko. Ostegunean, urriak 17, Probreziaren Aurkako Nazioarteko egunean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutuko du eta azaroaren 7an Legebiltzarraren atarian.

Prekarietatea, pobrezia, babes gabezia, zalantza, eskubide murriztuak, aldi baterako enplegua, migrazio derrigortuak… Osagai hauek taxutzen dute esplotazioaren gainean eraikitako sistema ekonomiko bidegabe bat, eta desberdintasuna gero eta handiagoko sistema soziala. Esplotazioa eta desberdintasunaren biktima nagusia emakumea da. Horrenbestez, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurkako Kanpainari berriz heldu behar diogu, batik bat orain, zenbaitek zalantzan jartzen baitu babes sozialeko sistema publiko, unibertsal eta duina izateko aukera bera ere.

Horregatik, Gune plataformak Urriaren 17an, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunez, 10:30etan, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85) mobilizazioa egingo du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Euskal langileria greba orokorrera

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranbururen iritzi artikulua azaroaren 11ko Greba Orokorraren bezperetan. Azaro honetan euskal langileriari greba orokorrerako deia egin zaio Bidasoaren bi aldeetan: azaroaren...

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.