2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakGasolindegiakElkarretaratzea Zallako Cepsako gasolindegi aurrean

Elkarretaratzea Zallako Cepsako gasolindegi aurrean

Atzo urriak 13 berriro ere Zallalko Cepsa Gasolindegiaren aurrean elkarretaratzea egin zen kaleratutako bi langileak beronartu ditzaten exijitzeko.

Berriro ere elkarretaratzeak jarraipen zabala izan du, aurreko ostegunean izan ziren 200 lagunak gainditu dira oraingo honetan. Elkarretaratzea luzea izan arren (2 ordu) hau ez da eragozpena izan Enkarterri eskualdea alboratua izatea salatu nahi dutenentzat. Asko dira borroka honekin bat egiten dutenak, gaur egun bi kaleratu asko baitira urtero urtero enpresa baten itxiera baten berri jasotzen duen eskualde batentzat, azkenak Virtisu eta Arkema izan dira.

Elkarretaratzeak izan duen jarraipen zabalaren aurrean datorren egunetarako plangintzan moldaketak egitera behartu gaitu eta datorren ostegunean, hilak 16 , 18etarako aurreikusita zegoen elkarretaratzearen ordez manifestazioa egingo da kaleratuak berhartu ditzaten exijitzeko. Manifestazioa Zalla Gasolindegitik abiatuko da eta herriko kaleak zeharkatu ostean berriro ere gasolindegira itzuliko da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.