2026-09-22
HomeIndustriaMetalgintzaArabako metalgintzako bilerak SEA inposaketa eskema batean jarraitzen duela berresten du

Arabako metalgintzako bilerak SEA inposaketa eskema batean jarraitzen duela berresten du

Gaur, irailak 16, hitzarmenaren negoziazio mahaian egin dugun bileran berriro egiaztatu ahal izan dugu negoziazioa erabat blokeatuta dagoela. Mintza gaitezen argi, mahaian ez dago inolako negoziaziorik.

LAB sindikatuari ezin zaio leporatu akordioren bat lortzen ahalegindu ez denik. Arazoa SEA patronalaren jarreran dago, ez duelako negoziatu nahi eta ez duelako akordiorik lotu nahi. Aldez aurretik idatzitako gidoia betetzen ari da, eta ez da hortik ateratzen. Haren gidoiarekin guk bat egitea besterik ez du nahi! Inposaketa eskema batean dago; hau ez badidazue ematen, ez da hitzarmenik egongo. Patronala ez da oraindik negoziatzera eseri.

SEAren ustez, Hitzarmenak langileen lan baldintzak kaskartzeko balio behar du. Hitzarmenak lan erreforma bere egin beharko luke eta sakondu beharko luke. Haren proposamenak berekin dakar: eskubideen galera, bi urteko epean akordiorik gauzatuko ez balitz, langileei betirako egin ahal izango litzaieke xantaia eta ez litzaieke konpromisorik lotuko, enpresetan derrigorrez bete dadin. Hau guztia KPI-rekin loturik ez duten eta 2010. urteko taulekiko soldata-igoera ziztrin batzuen truke!

Eta hau, Eusko Jaurlaritzaren isiltasun sopikunaren laguntzaz egiten da! Zer egin du LABek eskatu zionetik bitartekaritza lanak egin zitzan langileak babesteko?

Dena den, LABek ez du etsiko. LABek buru belarri jarraituko du akordio justua lor dezagun, enpresetan benetan aplika dadin eta sektoreko langile guztien kohesio soziala eta laborala berma dadin, salbuespenik gabe.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.