2024-04-30
HomeEkintza SindikalaPatronalak negoziazio kolektiboan ezarritako blokeoa salatu du LABek

Patronalak negoziazio kolektiboan ezarritako blokeoa salatu du LABek


LAB sindikatua Bilbo, Donostia eta Gasteizen manifestatu da negoziazio kolektiboaren erantzule den CONFEBASKen jarrera salatu eta Jaurlaritzari langilegoaren eskubideen eta enpleguaren alde erabakiak har ditzala eskatzeko. Sindikatuak negoziazio kolektiboaren eta enpleguaren defentsan mobilizatzen jarraituko duela iragarri du. Gaur arratsalderako Gipuzkoako eskualde ezberdinetan ADEGIren posizioa salatzeko mobilizazioak daude deituta.

Donostiako mobilizazioaren hasieran, LABeko ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko idazkari den Garbiñe Aranburuk, sindikatua gaurkoan mobilizatzera eraman duen arrazoia azaldu du medioen aurrean. Aranbururen hitzetan patronalak hartutako blokeorako jarrera legeen aldetik duten babesak, neurtu ez den eta negoziazio mahaietan gehiengoa ematen dion ordezkaritzak eta Jaurlaritzatik jasotzen duen babes politikoak egiten dute posible.

Hau horrela izanik, LABek interpelazio zuzena egin nahi izan dio gaur Jaurlaritzari eta PNVri bereziki. Sindikatuak instituzioari eskatu dio CONFEBASKi ematen dion babes politikoa kentzeko eta era berean Jaurlaritza bera mugi dadila blokeo egoera gaindutua izan dadin euskal herritarron eta langileon eskubideen mesedetan.

Aranburuk udaletxetan mozio bitartez instituzioei interpelazioa egiteko martxan jarritako dinamikaren berri eman du, eta astelehen honetan bertan Tolosan eztabaidatu den lehen mozioak PNVren jarrera zein den argi utzi duela adierazi du. EHBildu eta PSEk mozioa onartu dute eta PNVk patronala eta sindikatuak parez pare jartzen dituen kontramozio bat aurkeztu du. LABentzat hon

Jarrera honen aurrean Aranburuk LAB sindikatua mobilizatzen eta salatzen jarraituko duela adierazi du.

2 pertsona identifikatu dituzte Donostiako mobilizazioan
Manifestazioaren amaieran 2 pertsona identifikatu ditu poliziak Jaurlaritzaren Delegaritzan ADEGIren jarrera salatzen zuten pegatinak jartzeagatik.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.

Akordio historikoa #LortuDugu Ranzari Enplegu Zentro Berezirako, langile gehienek berretsita

Joan den martxoaren 22an, LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen Santurtziko lantokiko gerentziarekin, eta apirilaren 19an langileen batzarrean berretsi zen. Bada, orain hitzarmena sinatu dute.

Jarraipen zabala Bizkaiko Grafikagintza sektorearen grebaren bigarren egunean

Lehen orduko piketea osatu duten 200 pertsona baino gehiagok egiaztatu ahal izan dute Cartonajes Erabil bezalako enpresa garrantzitsuetan ekoizpena geldirik dagoela.