2026-06-17
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakLABek Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter...

LABek Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter ditzatela exijitzen die

LAB sindikatua Ibaigane Ikastetxearen kudeatzaileek iragarritako itxieraren kontra mobilizatzen ari da. Egoera konpontzeko nahiarekin bai Hezkuntza Sailari bai Kristau Eskolari bilera eskaera egin dien arren ez du erantzunik jaso oraindik. LABek ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter daitezela exijitzen du.

Gizarte Ekimeneko LABen oharra
IBAIGANEKO LANGILE ETA FAMILIAK AURRERA!!

«Orain dela bi aste, Ibaigane Ikastetxeko kudeatzaileek iragarri zuten zentroaren itxiera. Ordutik langileek haien etorkizunaz ez dute berririk izan, ez Hezkuntza Sailetik, ez Kristau Eskolatik.

LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du hartutako erabakia eta bat egiten du langileek egiten ari diren kontzentrazioekin.

Beste aldetik, LAB sindikatuak bilera eskaera egin die bai Hezkuntza Sailari bai Kristau Eskolari, baina erantzunik ez dugu jaso; jakin badakigu hartutako erabakia alde bakarrekoa izan dela familiak eta langileak kontuan hartu gabe.

LABen helburu nagusia enpleguaren defentsa izan da beti; KALERATZERIK EZ EGOTEA, LANGILE GUZTIEN BIRKOKAPENA ETA LAN HITZARMENA SEKTOREKO LANGILE GUZTIENTZAKO eta horrela jakinarazi genien maiatzaren bukaeran Gizarte Ekimeneko patronal guztiei enpleguaren aldeko akordioa eskainiz.

Kasu honetan, Kristau Eskola eta Ibaigane Fundazioari exijitzen diegu Ibaiganeko langile eta familien aldarrikapenari erantzuteko eta ikastetxea zabalik mantentzeko dauden aukerak azter ditzatela. Beste aldetik, Hezkuntza Sailaren eskuetan dago ikastetxe honetan diru publikoaren kudeaketa eskasaren jarraipena egitea eta erantzukizunak eskatzea.

LAB sindikaturen ustez langileen ordezkari guztiok batera joan behar dugu afera honetatik atera ahal izateko. »

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.