2026-09-10
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABeko Heldu eta Pentsionisten arloak botiken berrordainketa bertan behera uztea exigitzen dute

LABeko Heldu eta Pentsionisten arloak botiken berrordainketa bertan behera uztea exigitzen dute

LAB sindikatuko Heldu eta Pentsionisten arloak botiken berrordainketaren dirua itzuliko denaren Eusko Jaurlaritzaren iragarpena adar jotze bat dela salatu du. Jaurlaritzak hasieran konpentsazioa 500.000 lagunek jasoko zutela esan zuen eta azkenean 90.000 pentsionistek besterik ez dute jasoko, %18ak bakarrik.

LABeko Heldu eta Pentsionisten arloaren balorazioa
PENTSIONISTOK ESKATZEN DUGU BERTAN BEHERA UZTEA BOTIKEN BERRORDAINKETA, KONPENTSAZIOA IRUZURRA DA ADINEKOAK ETA PENTSIONISTENTZAT

«Eusko Jaurlaritzak iragarri berri du laster 90.000 pentsionistei botiken berrordainketaren dirua itzuliko diela. LAB sindikatuaren helduak eta pentsionistek ondokoa adierazi nahi dugu:

1/ Eusko Jaurlaritzaren iragarpena adar jotze hutsa da. Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak esan zuen 500.000 lagunek hartuko zutela konpentsazioa haien egoera ekonomikoa dela eta. Orain jakin izan dugu, 90.000 pentsionista onuradun izanen direla, hau da, %18 baino ez.

2/ Konpentsazioa propaganda hutsa da: azken finean, murrizketa neurri baino ez da eta botiken gastu publikoa pentsiodunen poltsikoetara pasatzea da. Konpentsazioa eskatzeko makina bat traba burokratiko pasatu behar da helburu argi batekin ahalik eta jende gutxien eska dezan.

LABeko pentsionistak eta adinekoen ustez, euskal osasun sistemak unibertsala izateari utzi dio berrordainketa eta konpentsazioa direla medio. Denok ez gara berdinak osasun atentzioa jasotzeko orduan. Beraz, berrodainketa bertan behera uztea eskatzen dugu irmotasunez, pertsonak kontuan hartzen ez dituelako, eta diru gutxien izan eta osasun atentzio gehien behar dutenak bazterrean uzten dituelako.»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

LABek, ELAk eta ESK-k salatu dugu Gizardatz Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko patronala blokeo egoerara eramaten ari dela negoziazio mahaia.

Euskal langileei dei egiten diegu Ernaik igandean Donostian egingo duen manifestazio nazionalean parte har dezaten

Oldarraldi faxista eta erreakzionarioari aurre egiteko modurik eraginkorrena Euskal Herrian agenda sozial eta nazional eraldatzaile bat garatzea dela uste du sindikatuak, eta horren aldeko konpromisoa berretsi du, baita bide horretan Ernairekin elkarlanean jarraitzekoa ere.

Tubos Reunidosentzat enplegua eta bi lantegietako jarduera bermatuko dituen industria-proiektu baten aldeko eskakizunari eusten diogu LABen

Uztailean egindako azken bileraren ondoren, gaur berriro bildu gara Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa-batzordeak Tubos Reunidosen Konkurtso Administrazioarekin, enpresaren egoeraren eta inbertitzaile berriak bilatzeko prozesuaren jarraipena egiteko.