2026-08-11
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMobilizazioakFumbarri enpresan langilegoak pairatzen dituen silikosi kasuak salatu dituzte

Fumbarri enpresan langilegoak pairatzen dituen silikosi kasuak salatu dituzte

Gaur LAB sindikatuko Durangaldeko ehun bat delegatuk FUNDICIONES FUMBARRI-DURANGO,S A. enpresa aurrean konzentratu dira, enpresa honetako langilegoak pairatzen dituen silikosi kasuak salatzeko, "Fumbarri: Peligro Silicosis. Gure osasunaren alde" lemapean.

Fundizio jarduna duen enpresa honetan langilegaoren %10k silikosiak jota gaixo dago, silikosia silize hautsaren eraginpean eta arnasketa iraukorra sortzen duen lan gaixotasuna, hain zuzen ere. Enpresaren jarrera arduragabea, pasiboa eta langileen -silikotikoak izan edo ez- osasunerako eskubidearen mespretxuzko jarrera, non arazoari heldu baino, produktibitatea lehenetsi eta enpresaren irabazi ekonomikoak gainetik jartzen dituen, salatzea ere helburu izan du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...