2026-11-08
HomeIndustriaMetalgintzaLABek bere babes osoa eman die Incoesako langileei

LABek bere babes osoa eman die Incoesako langileei

Incoesako langileak plantilla osoari eragiten dion enplegu etete EEEaren kontsulta epeko amaieran aurrean euskal instituzioen inplikazioa eskatzeko lau egunetako itxialdiari atzo eman zioten amaiera. LAB sindikatua, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru zela, bertan izan zen egindako lanari babes osoa emateko.

Incoesako langileek, euren lanpostuen defentsan eta Bediako lantegiko jarduera produktiboak aurrera egin dezala eskatuz 284 egun greba mugagabean egon eta gero, pasadan martxoaren 6an langile batzuk Bediako Udaletxean sartu ziren euskal instituzioen inplikazioa exijitu eta Arratiako lantegiaren itxiera sahiesteko eskatuz.

Atzo itxierari amaiera eman zioten eta LAB sindikatua bertan izan zen langileak burutzen ari diren borroka eta sindikatuaren izenean egindako lan guztia goraipatzeko. Ainhoa Etxaide buru zela, LABeko ordezkaritza bat Bediako Udaletxera gerturatu zen eta Incoesako langileek enpleguaren defentsan, industiaren defentsan eta eskualdean beharrezkoa den enpresa bat ez ixteko borrokan egindako lana txalotu zuen.

Jaurlaritzari zuzenduz, Etxaidek gatazka honetan hartutako jarrera tamalgarria salatu zuen. Etxaideren ustez langileak borrokan egon diren bitartean, Jaurlaritzak euskal ekonomiari eta enpleguari so eginez eta enpresarien interes ekomomikoak babestuz kobertura politikoa emanez, oniritzia eman dio Incoesa enpresak deslokalizazitzeko hartutako erabakiari. Etxaidek Incoesakoa Jaurlaritzak duen industria politikaren adibide argi bat dela salatu zuen, inungo erantzukizun eta konpromisorik gabe diru publikoa enpresariei ematean laburtzen dena.

Urkulluk Bilboko goi bilkuran ekonomia erreala indartu behar denaren esandiaren atzean Etxaidek, hitz hutsalak baino ez daudela salatu zuen. Sindikatatuaren idazkari nagusiaren hitzetan eta Incoesa eta Euskal Herrian ematen ari diren beste hainbat gatazkak gogoan, "hori egiteko aukera duenean langileei, enpleguari, industriari eta euskal ekonomiari bizkarra ematen" diola salatu zuen.

Etxaidek, lan erreforma ere izan zeun gogoan, bere baita "azken finean, enpresariei enplegua hain erraz suntsitzeko aukera ematen diona".

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.