2026-10-05
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea8 dira jadanik 2014an Euskal Herrian lan ezbehearretan hildako langileak

8 dira jadanik 2014an Euskal Herrian lan ezbehearretan hildako langileak

Atzo, otsailak 24 astelehena, Isfatec Impermeabilizaciones enpresako 50 urteko langilea hil zen lan ezbehearrean. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Oritiasolo industrialdeko enpresa bateko teilatuan ari zen lanean, arnes bati lotuta.Azken heriotza salatzeko eta prekarietateari STOP esateko konzentrazioa deitu du LABek datorren ostiralean Andra Mari Zuriaren plazan 19:30etan.

Arnesa lotuta zegoen soka nonbait kamioiak berarekin arrastaka eraman du hura abiatzean, oraindik argitzeke dagoelarik nola zegoen langilearen arnesari lotutako soka kamioaiak arrastatzeko zergaitia.

Lan istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira teknikoak.
LAB sindikatutik elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langilearen sendiari eta gertukoei nahiz lankideei. Modu berean gogor salatu nahi dugu gaurko heriotz honekin, Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, guztion artean (langileok eta jendarteak orohar) sarraski hau amai dadin.

Azken heriotza salatzeko eta prekarietateari STOP esateko konzentrazioa deitu du LABek datorren ostiralean Andra Mari Zuriaren plazan 19:30etan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...

[ARGAZKI GALERIA] Etxebizitza eskubidearen aldeko eta errentismoaren aurkako aldarriek hartu dituzte kaleak asteburuan

Etxegabetze arriskuan dauden eta LABekin batera antolatzea erabaki duten hainbat maizterrekin batera deitu genituen mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.