2026-06-20
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLAN JAZARPENAREN AURKA MOBILIZAZIOAK IRAGARRI DITU LAB SINDIKATUAK

LAN JAZARPENAREN AURKA MOBILIZAZIOAK IRAGARRI DITU LAB SINDIKATUAK

"SEXU JAZARPENARI STOP, LANGILE EKIN ALTERNATIBARI!"
LABeko Emakume Idazkaritzak sindikatuak aurten azaroaren 25ean, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta burutuko dituen mobilizazioak aurkeztuko ditu gaur Bilbon. Mobilizazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta eskualdeetan izango dira eta erabiliko den lema "Sexu jazarpenari STOP. Ekin alternatibari!" izango da.

Agerraldian, hainbat enpresatan (ehundik gora) aurkeztutako sexu-jazarpenerako protokoloaren inguruan eskualdeetan egindako lanketaren berri eman dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.