2026-08-25
HomeEkintza PolitikoaOIHANA ASKATU ORAIN!!!

OIHANA ASKATU ORAIN!!!

Auzo Laguneko LABeko sail sindikalak, OIHANA AGIRREren espetxeratzea ozenki salatu eta bere kaleratzea exijitu nahi du. "Presoen aldeko lan politikoa egitagatik ez dugu inolako zigorrik onartuko. Oihanari gure babes osoa emateaz gain, gure elkartasun beroena eskeini nahi diegu bere lankideei, familiari eta lagunei".

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metaleko intersindikala deitu dugu

Negoziazioa erabateko blokeoan dagoenean, sektore osoaren indarra beharrezkoa da.

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.