2026-04-17
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangileon osasuna eta segurtasuna bermatuko duen eredu ekonomiko, soziala eta politikoa ezinbestekoa...

Langileon osasuna eta segurtasuna bermatuko duen eredu ekonomiko, soziala eta politikoa ezinbestekoa da

Joan den abenduaren 23an, lan istripu berri bat gertatu zen. Izan ere, 38 urteko langile bat hil zen Etaion (Nafarroan), traktorea irauli ondoren. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, langilearen familia, lagun eta lankideei gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu.

Dagoeneko 2013an, Euskal Herrian gutxienez 35 langile hil dira euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 4 Araban, 12 Bizkaian, 13 Gipuzkoan eta 6 Nafarroan.

Zoritxarrez, gertakizun mota hauek oso ohikoak izaten dira eta urtero, nekazari lanetan diharduten langileen heriotza asko suertatzen dira.
Honi begirako prebentzio neurriak ezagunak dira eta kasu hauen aurrean, iraulketak ekiditeko barrak beharrezkoak dira. Baina egun, traktore gehienetan ez daude horrelako baliabiderik edota bestelako segurtasun bitartekorik.

Gure ustez, instituzio publikoen inplikazioa funtsezkoa da, bereziki OSALAN eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuarena. Lehen mailako sektoreari begirako plan espezifikoa beharrezkoa da. Sektore horren berezitasunak aintzat hartuz eta espezifikotasun horien araberako prebentzio politika garatzea funtsezkoa da.

Langileon osasuna eta segurtasuna bermatuko duen eredu ekonomiko, soziala eta politikoa ezinbestekoa da eta horretarako, egungo eredua eraldatzea beharrezkoa da.

LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!! PREKARIETATEA HILTZAILEA.

NOTA DE PRENSA DE LAB Oharra oharra  

Testua  

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Absentismoaren gezurra eta lan eskubideen defentsa uztartuko ditu LABek apirilaren 28an

Apirilaren 28a Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna da. Aurten ere manifestazioa egingo du LABek, lan osasuneko intersindikala osatzen duten beste sindikatuekin batera, hau...

LABek inprobisazioa eta kolapsoa salatu nahi ditu iragarritako erregularizazio prozesuaren aurrean

Atzo, apirilak 15, Bilbon bizi izan dugun egoerak ez luke inor harritu behar, eta, hala ere, sumintzeko modukoa da. Hilabeteetan zehar milaka migratzaileri eragiten...

LABek aurrerapausoak ikusi ditu Nafarroako zahar egoitzen sektorearen hitzarmen-proposamenean, hilabeteetako blokeoaren ondoren

Patronalek aurkeztu duten proposamenak, LABen arabera, elementu garrantzitsuak jasotzen ditu, hala nola lanaldiaren murrizketa, soldaten hobekuntza eta aldi baterako ezintasunen aurrerapenak, eta negoziazioa desblokeatzen...