2026-10-04
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaELA eta LAB sindikatuek bertan behera utzi diegu gure parte hartzeari Funtzio...

ELA eta LAB sindikatuek bertan behera utzi diegu gure parte hartzeari Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean administrazioak neurri atzerakoi guztiak erretiratu arte

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek mobilizazioetarako deia egiten diete langileei
ELA eta LAB sindikatuek, gaur, abenduaren 2an, egin den Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean adierazi dugu Gobernuak iragan 23an planteatuko proposamena irrazionala eta arduragabea dela, politika neoliberal zaharrei jarraitzen dielarik. Planteamendu horrek arlo publikoko eta pribatuko langileen arteko enfrentamendua bilatzen du, jendartearen pobretzea, zerbitzu publikoen murriztea eta, gizarteak gehien behar duen unean, eta enpleguaren suntsiketa eta eskubideen murrizketa dakartza berarekin.

Mahai Orokor honetan aurkeztu dituen proposamenak erretira ditzala, urraturik dagoen aurreko akordioa bete dezala, zerbitzu publikoak garatzearen alde egin dezala, sor dezala enplegu publiko gehiago eta kanpoko esku-hartzerik onar ez dezala exijitu dugu.

Modu berean, politika publikoetan aldaketa eskatzen diogu. Aurrekontuetan gastu soziala handitzea, eta horretarako beharrezkoak diren politika fiskalak bidera ditzala, fiskalitate justuago baten alde.

Atsedenaldi baten ondoren Sailburuordeak karrera profesionalari dagozkion ordainketak eteteko proposamena kentzea onartu du.

ELA eta LAB sindikatuok neurri erregresibo guztiak hauek eta eskubideen galera dakarten guztiak erretiratzeko eskaera errepikatu dugu. Sailburuordeak ez du argitu baztertzen dituen ala ez, horren aurrean, ELA eta LABek bilera honetatik altxatzen garela eta soilik hurrengo bilera aurretik neurri erregresibo guzti horiek baztertzen badituzte itzuliko garela negoziaketa mahaira adierazi diegu.

ELA eta LABek salatu nahi dugu lanpostuen mantentzea langileen eskubideen galeraren ordainetan izatea. Badakigu dialektika hau faltsua dela, gezur hutsa dela, eskubideen murrizketak onartzen baditugu enplegu galera onartzen dugu. Gobernuaren negoziaketa estrategia hau ile hartzea da eta xantaia iraunkorra, hortaz gobernuak atzera botatzen ez baditu ez dugu bertan parte hartuko.

ELA, LAB eta STEE-EILASek mobilizazioekin jarraituko dugu zerbitzu publikoak indartzeko, kalitateko enplegua sortzeko eta zerbitzu publikoetako langile guztien lan baldintzak hobetzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...