2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaGreba mugagabean 275 egun beteta, FCC-Alfuseko langileak borrokan jarraitzen dute

Greba mugagabean 275 egun beteta, FCC-Alfuseko langileak borrokan jarraitzen dute

Greba mugagabean 275 egun bete dituzten honetan, langileek mobilizazio egutegi berria finkatu dute Alfusi bideragarritasuna eskainiko dion benetako negoziazio bat has dadila eskatzeko. Gaur goizean FCCren bulegoen aurrean elkarretaratzea egin dute beren lanpostuen eta hitzarmenaren defentsan eta datorren 19an Getxon izango dira FCC-Ambitoren aurrean.

FCC-Alfuseko enpresa batzordeko LAB eta ELA sindikatuen oharra 

Joan den uztailean sozial arloko epaitegiek ateratako ebazpenak Alfuseko 16 langile kaleratzeko eta lan baldintzak okertzeko enpresak argudiatutako arrazoiak hankaz gora jarri zituen, baina hori horrela izanik ere, FCCk Alfusekiko bere jarrerari tinko eusten dio.

2013ko martxoaren 27an erregulazio espendientea aurkeztu zenetik, langileek enpresaren jarrera salatu dute, eta FCCk Alfusen bideragarritasunaren aldeko apusturik ez duela egiten pentsatzera iritsi dira, ikusita, esaterako, enpresak oraindik orain ez diola erantzunik eman Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak izandako esku hartzeari; egoeraren larritasunaz jabetuta interbenitu zuen Jaurlaritzako ordezkariak, eta FCCren eta langileen ordezkarien artean elkarrizketak abiarazteko asmoz bilera batzuk sustatzeko ahalegina egin du.

Eskaera hori onartua izan da langileen aldetik; langileek, gainera, negoziazioek izan beharko luketen oinarriaren gainean proposamen bat ere egin dute. Alta, gaur gaurkoz, enpresaren ordezkarien aldetik (Ester Serraller eta Isidoro Valverde) gatazka honen aurrean erantzunik ez da eman.

Honengatik guztiagatik, greba mugagabean 275 egun bete dituzten honetan, langileek mobilizazio egutegi berria finkatu dute Alfusi bideragarritasuna eskainiko dion benetako negoziazio bat has dadila eskatzeko. 2011z geroztik sinatu gabe dagoen hitzarmen kolektibo bat lotzeko garaia da, eta negoziazioak hori bere baitan hartu beharko du.

Mobilizazioen baita, abenduaren 11n elkarretaratzea egingo da 11.30etan Bilbon, Mazarredo kaleko FCCren bulegoen aurrean. Abenduaren 19an, Getxon beste bilkura bat egingo da, FCC-Ambitoren bulegoen aurrean.

Bedian, 2013ko abenduaren 10ean
FCC-Alfuseko enpresa batzordeko LAB eta ELA sindikatuak  

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.