2026-07-15
HomeLAB SindikatuaIgor UrrutikoetxeaHarrera beroa Igor Urrutikoetxeari Lezamako plazan

Harrera beroa Igor Urrutikoetxeari Lezamako plazan

Abenduaren 6ko iluntzean egin zitzaion lehen harrera Igor Urrutikoetxearen gorpuari Lezamako Udaletxeko plazan. Ehundaka burkide eta herritarrek hartu zuten parte ekitaldian.

Bertsolariak hautsi zuen isiltasuna, eta ondoren, sindikatuko kide eta Urrutikoetxearen herrikideek eraman zuten hilkutxa, LABeko bandera eta ikurriñez osatutako pasabide batean zehar, udaletxe azpian jarrita zegoen plataformaraino. Dantzariek agurra eskaini eta bertaratutakoek “Loretxoa” kantatu zuten, biolinaren laguntzaz. Ondoren, Lezamako auzotar batek eta Alberto Cristobal LABeko kideak hitza hartu eta Urrutikoetxearen ibilbidea eta borrokarako konpromisoa laburbildu zituzten.

“Eusko gudariak” eta “Internazionala” kantatuta amaitu zen harrera. Ondoren, gorpua tanatoriora eraman zuten eta bertan erraustu.

Igor… pertsona aparta benetan!
Lehen harreran Alberto Cristobalek LABen izenean Igor Urrutikoetxea gure kideari eskainitako hitzak.

Omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman

Igorri merezi duen omenaldia urtarrilaren 18an, larunbata, bere jaioterrian, Lezaman, egingo zaio.

Rafa Diez: «Agur lagun!»
Rafa Diez Usabiagak El Duesoko espetxetik Igorri idatzitako gutuna.

Elkartasun mezuak
Munduko txoko guztietatik ehundaka elkartasun mezu iristen ari dira. 

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza. Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

Igor Urrutikoetxea Bilbao
Bizitza laburra, baina zure bihotza bezain zabala. Burkide bikaina, lagun aparta. Bidaiari nekaezin hori, alde egin diguzu bete ezineko hutsunea lagata.

 

LAB sarean
{module[111]}


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako esku-hartze sozialeko sindikatuok negoziazioa desblokeatzeko aurkezturiko proposamena aurkeztu dugu, aldarrikapenei erantzun gabe segitzen duen patronalaren aurrean

ilabete eta erdi baino gehiago patronalaren aldetik inolako proposamenik gabe egon ondoren, atzoko mahaian AISAk uztailaren 29rako proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta, bertan, sektorearen aldarrikapen ugariri behingoz erantzutea espero dugu.

Patronala Gipuzkoako gasolindegien hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari da

LAB, ELA eta UGT sindikatuok, ordezkaritzaren % 70,27 dugunok, elkarretaratzea egin dugu gaur Donostian, AEGA patronalaren jarrera salatzeko asmoz; izan ere, sektorean dauden benetako arazoei ez die erreparatzen patronal horrek. Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, AEGAk negoziazioa blokeatu du, eta Gipuzkoako gasolindegietan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko akordio bat lortzea eragozten ari da.

Langileen osasuna bermatu dadila eskatzeko mobilizatzen ari dira Siban enpresaren lantegietan

Abanto Zierbenan kokaturiko Siban Peosa eta Siban Innobelting enpresetako langileek greba partziala egiten ari dira gaur, uztailak 15, 12:00etatik 16:00etara arte, hilaren 1ean Siban Innobelting lantegian izandako lan-istripua salatzeko.