2026-11-12
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakHaurreskoletako mahai-negoziatzailearen deialdirik gabe jarraitzen dugu

Haurreskoletako mahai-negoziatzailearen deialdirik gabe jarraitzen dugu

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok salatu nahi dugu ez dela ikasturte hasieratik eskatu dugun Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea burutu.

Izan ere, pasa den astean burututako prentsaurrekoan mobilizazioen berri emateaz batera, Haurreskolak Partzuergoaren gerentea den Zorione Etxezarragak, langileon mobilizazioak ekiditeko asmoarekin, mugimendu zikin eta iruzurrezkoa eginaz, Hezkuntza Saileko ordezkaria agertu ez den bilera batera deitu gintuen, mahai negoziatzailea zelakoan.

Horren aurrean, atzo Haurreskolak Partzuergoko gerenteari argi eta garbi azaldu genion, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok benetako negoziazioa martxan jartzeko exijitzen diogula, eta horretarako Hezkuntza Saileko ordezkaria egotea ezinbesteko baldintza dela. Ez dago aitzakirik ezta denbora galtzeko tarterik ere. Ikasturte honetan Gerenteak aldebakarrez hartutako erabakiek langileon eskubideak eta haurreskoletako hezkuntza proiektua bera kokolan jartzen dituzte, eta horregatik langileontzat garrantzitsuak diren gaien inguruko negoziazioa martxan jartzea premiazkoa da.

Bitartean, irailaren 8tik, Jokin Bildarratzek Hezkuntza Sailburuaren ardura hartu zuenetik, oraindik ere ez zaigu jakinarazi nor den gure mahai negoziatzailetara etorri behar den Hezkuntza Saileko ordezkaria. Lotsagarria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergoarekiko erakusten duen arduragabekeria.

Horregatik, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea burutzen ari den honetan, Zorione Etxezarraga gerenteari eta Haurreskolak Partzuergoko Lehendakaria den Jokin Bildarratzi hau da ozenki exijitzen dioguna:

– Benetako negoziazioa abiatzea.
– Haurreskoletako langileei eta hezkuntza-proiektuaren bilakaerari eragiten dieten aldabakarrez hartutako neurriak berehala indargabetzea; besteak beste, haurreskola batetik bestera etengabeko langileon desplazamenduak eta aparteko orduak.
– Hezkuntza Saileko ordezkari batek haurreskoletako mahai negoziatzailetan parte hartzea.
– Haurreskoletako lan hitzarmena eta bestelako araudiak betetzea.

Horrela izan ezean, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok datorren asterako aurreikusita ditugun 3 hiriburuetako mobilizazioak mantentzea eta mobilizazio-dinamika indartzea baino ez zaigu geratuko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.

Greba orokor arrakastatsuaren ondotik, etxebizitzaren eremuan egin beharreko eraldaketak partekatuko ditugu arduradun instituzionalekin eta alderdi politikoekin

Gaur EH Bildurekin bilduko da LAB, eta bihar Begoña Alfaro Nafarroako Etxebizitza kontseilariarekin. Milaka eta milaka lagunek lantokiak hustu eta kaleak bete zituzten atzo etxebizitza...

Euskal langileriaren indar erakustaldia: 200.000 lagun inguru kalean etxebizitza eta soldata duinen alde

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialerako prozesua eta euskal langileriaren askapenaren alde egiten duen mugimendu soziosindikala goratu ditu LABek. Patronalari lantokietan eta etxebizitzaren eremuan...