2024-05-02
HomeIrakaskuntzaHeziketa BereziaAurre-akordioa errespetatzeko deia Heziketa Berezietan

Aurre-akordioa errespetatzeko deia Heziketa Berezietan

LAB Sindikatuak Isabel Celaák zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren zintzotasun falta, maltzurkeria salatu nahi du publikoki. Hezkuntza Sailak ez du bere hitza betetzen eta gezurretan ari dira. Etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 4.500 ikasle eta familiari. Hezkuntza Sailak Negoziazio Kolektiboaren eskubidea urratzen du. Heziketa Berezian, 2006tik lan hitzarmena negoziatu nahian ibili gara. Urte luze hauetan langileoi ezinezkoa egin zaigu langileontzako onuragarria izan zitekeen lan hitzarmena ixtea, Administrazio ezberdinek proposamen ez egokiak egin dizkigutela. Egoera pasa den ikasturtean eman zen, Hezkuntza Sailetik orain arte langile kolektibo honentzat aldarrikapen historikoak zirenei erantzun egokiak ematen hasi zenean. Hainbat bileraren ostean, irailaren 14an Lan-legepeko Hezkuntzako Langileen hitzarmen kolektibo berri baterako aurre-akordioa sinatu zuen Hezkuntza Sailak, sindikatu guztiekin; urriak 12rako negoziazio prozesuari amaiera eman eta hitzarmen beraren sinadura gauzatuta izateko asmoa adierazi zuen ere.

LAB Sindikatuak, Heziketa Berezian ordezkaritza handiena duenak, historikoak diren aldarrikapenetan aurrera urratsak zeudela ikusita, aurre-akordioa sinatu zuen:

– Hezitzaile Espezialisten jarduna 37,5 ordutan finkatzea; oraingo 45 ordutako lan asteak baztertzeko.
– Lanpostu zerrenda handitzea; azken 5 urteetan izandako matrikulazioaren hazkundeari erantzuteko.
– Ordezkoak diren langileentzat, 165 lan egunekin uda kobratzea, irakasle ordezkoentzat aspalditik sustaturiko neurria guregan ere aplikatzea.
– 100 lanpostu baino gehiagoko eskaintza publikoa; %100eko prekarietatea duten kategoria batzuen lanpostuak egonkortzea (braille transkriptoreak eta keinu hizkuntza interpreteak), eta azken 10 urtetan sustaturiko fisioterapeuta eta terapeuta okupazional lanpostu bakanteak oposaketan eskaintzea.
– Langileen formakuntza aukerak zabaltzea, eta berezko formakuntzarako plangintzak eta egiturak garatzea.

Hiriburuetako mobilizazioak Lan Ikuskaritza eta Lan Delegatzen aurrean egin dira hauek gaiaren gainean duten erantzunkizuna interpelatzeko. Mobilizazioen ostean emakumeek pairatzen dituzten jazarpen mota guztiekin amaitu behar dela exijitzen duten eskaerak errejistratu dituzte bertan. – 2007an, legez aplikatu beharreko dirusarien homologazioa gauzatzea.
– …

Asmoak asmo, eta azaroaren 9an izandako Batzorde Parekidean, Sailaren ordezkaritzak negoziazio prozesuaren atzerapenek akordioan eraginik ez zutela adierazi zuen.

Bada Sailak, azaroaren 17an, proposamen berri bat ekarri zuen Mahai Negoziatzailera, sinatutako aurre-akordioa errespetatzen ez zuena. (Horregatik agerraldi honen hasierako adierazpenak). Sailak, langileok arrotza ez dugun gehiegikeria erabiliz, hitzarmenaren sinadura ere baldintzatu du; ezinbestekotzat jotzen du sindikatuok bere irizpide aldaketa onartzea, irailaren 14an sinatutakoari uko egitea exijituz. Azaroaren 23an, Jaurlaritzak langile publikoentzat murrizketa neurriak iragarri zituen egun berean, Mahai Negoziatzailean bildu ginen eta bertan jarrera aldatzeko eta sinatutakoa errespetatzeko inongo asmorik ez dutela berretsi digute sindikatuoi.

Edozein negoziazioaren zutabeak dira aldeen arteko errespetua, konfidantza, zintzotasuna eta elkarrizketarako jarrera irekia. Sailaren prozedura ez leiala, gezurtia, maltzurra eta despota honek ondorio argi larriak dakarzkio negoziazio kolektiboaren eskubideari: nola negoziatu sinesgarritasunik erakusten ez duen administrazioarekin?

Hezkuntza Sailak aurreakordioan sinatutakoari bizkarra eman dio, LABentzat garrantzia handia duten bi ataletan, Jarduna eta plantila izozketa:

– Asteko jardunean, aurreakordioan Heziketa Bereziko Hezitzaileentzat agertzen zen 37,5 ordutako asteko jarduna, modu esanguratsuan aldatuz, testu berriak 45 ordutako lan asteak egiten jarraitzea ahalbideratzen baitu. Eta 35 ordutako lan astea duten kategorientzat (fisioterapeuta, terapeuta okupazionala) berriz, jardun luzeagoak egitea dakar, 37,5 orduko lan astea.
– Lanpostu zerrenda 2014ra arte izozturik mantentzea. 2006tik hona izandako plantila izozketak eragin dituen ratio igoera eta, zerbitzu jakin batzuen kasuan, ikasleen itxoite zerrendak mantentzeko.
– Udaren kobraketan, eta euskara eskakizunean ere hartutako aurre-akordioa urratu du hezkuntza sailak, besteak beste.

Celaá Sailburuari egotzi behar diogu Hezkuntzak hitzartua ez betetzea, sinatutako aurre-akordioan atzera egitea, LABentzat jarrera hau salagarria izateaz gain, aldaketa horiek ezinezkoa egiten dute LABek lan hitzarmen hori sinatzea.

Horregatik Celaá Sailburuari eta Hezkuntza Sailari, emandako hitza errespetatzea exijitzen diogu, eta langileoi deia egiten diogu erne egoteko, Hezkuntza Sailak bere hitza beteko ez balu mobilizazioetara jo beharko baitugu.

Euskal Herrian, 2011ko azaroaren 28a

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.