2025-12-13
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzenAinhoa Etxaide:“Herri bezala jokatzeko garaia da, benetan herri bezala anbizio osoarekin Estatu...

Ainhoa Etxaide:“Herri bezala jokatzeko garaia da, benetan herri bezala anbizio osoarekin Estatu propio bat eratzearen alde egiteko”

Pasadan ostiralean, urriak 25, LABen Ipar Hegoa Fundazioak euskal estatuaren bideragarritasuna egiaztatzen duen liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko azken mintegia egin zuen Durangon. Azken saio honetan Euskal Herriaren egungo erronka ekonomiko eta sozialen aurrean estatu bat izatearen garrantzia azpimarratu zen. Mintegiari Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eman zion amaiera, sindikatuak ospatzen ez duen Gernikako Estatutuaren aurrean Euskal Herriak "gaur duen alternatibarik emankorrena, alternatibarik sendoena eta eraginkorrena Euskal Estatua" dela adierazi zuelarik. 

Etxaidek Ipar Hegoak argitaratutako lanarekin "Euskal Estatu bat sortzea guztiz bideragarria dela" argi eta garbi geratu dela adierazi zuen, "horren aldeko apustua eginez gero baditugu baliabide ekonomikoak, baditugu baliabide instituzional politikoak". Honekin batera "Euskal Estatu bat sortzea ez dela afera ekonomiko bat, hautu politiko bat da eta borondate politiko kontua" dela azpimarratu zuen; "Borondate politikorik bada bideak zabalduko dizkiogu, ateak zabalduko dizkiogu eta herri honetan gehiengo batek instituzioetatik, eremu sozialetik, sindikalgintzatik bide hori hartuz gero, ez dago horren kontra bide hori zapuztu dezakeenik" . Bide honetan gaur eztabaidatzen ari dena "proiektua nola zabaldu, nola ekarri jende gehiago Euskal Estatua osatzen den proiektura, zeintzuk dira proiektu honen indarguneak, zeintzuk ahuleziak, eta batez ere, ze agenda eduki dezakegu guztion artean proiektu honen norabidean urratsak emateko" dela azaldu zuen.

Gernikako Estatutoa hizpide, LABeko idazkari nagusiak "Estatutuaren egunean ez dugula ezer ospatzeko" argi geratu dela adierazi zuen, "Estatutuaren alde egin zutenentzat ere Estatutua txiki" geratu dela gaineratuz. Honen aurrean aldarrikatu zuen badela garaia "benetan herri bezala jokatzeko, benetan herri bezala anbizio osoarekin Estatu propio bat eratzearen alde egiteko" . Etxaidek adiezai bezala garrantzitsuena guk geure ekimenez bide propio bat egitea da, "hori delako Euskal Herriak bizi duen egoera larriak daukan alternatiba eraginkorrena.” 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.