2026-10-14
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaGurbisa enpresako langileen egoera salatzen du LABek

Gurbisa enpresako langileen egoera salatzen du LABek

LABetik Gurbisa Servicios Auxiliares enpresako langileak pairatzen ari diren egoera salatu nahi dugu. Langile hauek hilabeteak daramatzate soldata kobratu gabe. Lotsagarria da nola enpresak euren langileen eta udalen aurrean aurpegia ematen ez duen bitartean, eskaintzen dituen zerbitzuengatik kobratzeko premia aurkezten duen udalen aurrean. 

Enpresa honek Aiara Herri, Amurrio eta Laudioko udalentzako garbiketa lanak egiten ditu azpikontrata moduan udal eraikinetan.

Egoera hauek, instituzioak lan estrukturalak euren gain ez onartzeagatik eta azpikontratatzeagatik ematen dira. Honela, enpresak egoera aprobetxatuz eta arduragabekeriaz, kalitatezko eta egonkorrak diren lanak eratu beharrean, prekarietatea baino ez du zabaltzen.

Herri bakoitzean egoera ezberdina da. Aiara Herrin, Gurbisak euren betebeharrak bete ez dituenez, jakin izan dugunez, enpresarekin zegoen kontratua desegiteko eta beste bat kontratatzeko prozesua martxan jarri da. Laudion, prozesu berdina martxan jarriko dela jakinarazi digute. Amurrion, gaixotasun bajan zegoen Gurbisako langile bat, udalak Gurbisako ez den beste langile batengatik ordezkatu duela jakin dugu.

Aiara Herrin eta Laudion, LABek elkarrizketak izan ditu udal gobernuekin, egoera ahalik eta modurik hoberenean eramateko, beti ere, langileen egoera kontuan hartuz. Bi udal hauek langile hauen lanpostua bermatuko dutela azaldu dute. Amurriokoarekin berriz, elkarrizketa hauek hasi berri dira, baina kezkak baino ez ditugu ondorio moduan atera. Aiara Herriko PNV lanpostuen bermearekin ados agertu den bitartean, Amurrion badirudi ezetz eta ez dute lanpostu horiek orain arteko langileei bermatzeko apustua mahai gainean ipini. Kezkatzekoa da nola gobernatzeko arduraren arabera, PNVren jarrera aldatzen den udal batetik bestera.

Egoera honetan, behar beharrezkoa ikusten dugu Garbiketaren Herrialdeko Hitzarmena betetzen jarraitzea, zeinek subrogazioa bermatzen duen, beraz orain arteko lanpostuen bermea.

Orokorrean ere, udal gutxitan ez ezik, esleipen balditzetan herrialdetako hitzarmenen aplikazioa administrazio publiko guztietarako lan egiten duten enpresentzako beharrezkoa ikusten dugu; baita langileenganako betebeharrak, soldata kasu, ez betetzea enpresako kontratua bertan behera uzteko arrazoia izatea. Aipatutako bi udal hauetan bide honetan ari dira.

Hasi berri diren prozesu hauek Gurbisako langileak pairatzen ari diren egoera konpontzeko balio izatea espero dugu.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.

Maiatzetik gaur arte izan diren 14 lan heriotza berri azaleratu ditugu, datu ofizialetan ezkutatuta zeudenak

Azaleratutako datu berriek 60 hildakotan kokatu dute 2026ko kontagailua, eta, hala, azken urteetako datu lazgarriak berretsi dira.

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.