2026-10-26
HomeNazioartea IdazkaritzaJardunaldiakLABek Europako Foru Sozialaren topaketetan parte hartu du Brusselasen

LABek Europako Foru Sozialaren topaketetan parte hartu du Brusselasen

Urriak 17 eta 18 bitartean Europako foru sozialaren topaketa burutu da  Brusselasen Europar Batasuneko parlamentoaren instalazioetan Europar Ezkerreko talde parlamentarioaren (GUE/NGL) babespean.

Topaketa hau erreflexio gune bat da non egungo egoera eta erronkak azterten diren eta borroka experientzien elkar-trukatzea baliatzen den.

Horrela edizio honetan sindikatu desberdinak ordezkatzen dituzten 60tik gorako delegatu bildu dira.
Parte hartzaileen artean Alemania, Italia, Frantzia, Danimarka, Belgika, Grezia, Txipre, Txekiar Errepublika, Croazia, Serbia, Portugal, Ingalaterra, eta Euskal Herria.

LAB ere parte hartzen ari da, nazioarteko batzordearen kide den Gaizka Zuriarrainen eskutik.

Lehengo egunean Zerbitzu publikoen bermunizipalizazio experientziak eta Europar Batasun- Estatu batuen arteko Merkataritza aske akordio batek izango lituzkeen ondorio ezkorrak aztertu ziren bitartean; bigarren egunean neoliberalismoaren aurka emandako borroka desberdinak aztertuko dira, non Euskal herriko esperientziak bere txokoa izango duen.
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxebizitza politika okerren eta utzikeriaren ondorioa da Gasteizko etxegabetzea

Gasteizko Udalak larrialdi egoerei aurre egiteko baliabideak eta etxebizitza parke publikoa ez zaintzeak ekarri du egoera hau.

Vicinayn proposatutako kaleratzeak eta ABEE berria arbuiatzen ditugu, eta operazioaren atzean dauden interesei buruzko zalantza adierazi dugu

Plantillak hainbat urte daramatza Aldi Baterako Erregulazio Espedienteak pairatzen eta sakrifizioak egiten, eta orain enpresaren jarduerarekin loturiko arazoak ere langileek ordaindu behar izatea onartezina da sindikatuarentzat. Damaso Quintanak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzak babestutako operazioaren lehentasuna, enplegua eta Vicinayren industria-etorkizuna bermatzea baino, enpresaren lursailak ez ote ziren planteatu du LABek.

Amarratzaileen aurkako jazarpen sindikal larriaz ohartarazi du LABek, eta langileen antolaketarekiko konpromisoan berresten da

Sindikatuak agerraldia egin du Bilboko Portuan, sektorean askatasun sindikalaren aurkako erasoak etengabeak direla salatzeko eta arduradunei argi uzteko LABek ez duela bazter utziko langile klasearen eskubideen alde borrokatzeko bere betebeharra. Enpresak LABeko hiru ordezkari kaleratu ditu eta hainbat zigor ezarri ditu, mehatxuak eta xantaia baliatzeaz gainera.