2026-06-17
HomeIndustriaIndustria KimikoaKrafft S.L.ko langileek ordubeteko lanuzteak iragarri dituzte astelehenetik aurrera

Krafft S.L.ko langileek ordubeteko lanuzteak iragarri dituzte astelehenetik aurrera

2012ko Abuztutik gaur arte, enpresak 100 lagun inguru kaleratu ditu, “kaleratze objetiboak” argudiatuz. Ondorioz, 250 langile izatetik 150 izatera pasatu dira Krafft S.L enpresan.Eenpresan gertatzen dena salatu asmoz eta lanpostuen defentsan langileak kalera aterako direla iragarri dute. Astelehenetik aurrera, hilak 21ordubeteko lanuzteak egingo dituzte. 

Kraftt-eko Enpresa Batzordearen oharra

KRAFFT S.Lko LANGILEAK BORROKAN
LANPOSTUEN DEFENTSAN

2012ko Abuztutik gaur arte, enpresak 100 lagun inguru kaleratu ditu, “kaleratze objetiboak” argudiatuz. Ondorioz, 250 langile izatetik 150 izatera pasatu gara.

Kaleratze hauek taldeka egin dira, baina beti kaleratze indibidual moduan egin izan dira, plantilaren %10 gainditu gabe, modu honetan enpresak EEErik aurkezteko obligaziorik ez izateko, eta horrela kaleratzeak ahalik eta modu ixil eta diskretoenean gauzatzeko. Kaleratzeen arrisku hau izan dugu 90 egunero.

Azkenengoak urriaren 4an izan ziren eta hartan 16 lagun kaleratu zituen enpresak egun batetik bestera. Inongo azalpenik jaso gabe, beren buruak kalean ikusi zituzten 16 lankidek. Azken horiek ere “kaleratze objetibo” moduan egin dira, enpresak arrazoi ekonomikoetan oinarritu ditu kaleratzeok.

Baina esan beharra dago, momentu honetan enpresan dagoen lan karga dela eta, ez dagoela langilerik soberan, guztiak behar beharrezkoak garela, bestela ez baikara gai izango dagoen lan kargari erantzuteko.

Honekin guztiarekin enpresaren taktika argi eta garbi ikusten dugu. Bertan lanean urte asko daraman jendea etxera bidaltzen dute, legeak onartzen dien kaleratze merkeetan oinarrituz. Baina zer egingo dute gero, jendea kontratatu? Gutxiago kostako zaizkien langileak hartu? Eta horrela jarraituko al dute, Kraffteko langile guztiak kaleratu arte? 90 egun pasata kaleratze gehiago etorriko ote diren beldurrez egon behar al dugu?

Honen guztiaren aurrean, KRAFFTeko langileak ASKI DA diogu. Enpresak esaten du, jendea desmobilizatzeko helburuz, egindako kaleratzeak azkenak izan direla, baina enpresaren hitzak sinestu behar ditugu? Guk idatzizko konpromiso bat exijitzen dugu.

Horregatik, enpresan gertatzen dena salatu asmoz eta gure lanpostuen defentsan langileak kalera aterako gara, astelehenetik aurrera (urriak 21), egunean ordubeteko LANUZTEAK egingo ditugu, enpresari exijituz, kaleratze gehiago ez daitezela eman, ez dagoelako lan eskua soberan. Halaber, eskatzen diegu kaleratze gehiago ez dituztenaren konpromiso finkoa har dezatela.

Andoainen, 2013ko urriaren 17an
Kraftt-eko Enpresa Batzordea

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.