2026-11-17
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakLanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte kaleratzeen kontra

Lanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte kaleratzeen kontra

Lanalde telemarketing enpresako langileek mobilizazioak iragarri dituzte jadanik eman diren 30 kaleratze eta sektoreak pairatzen duen prekarietatea salatzeko. Enpresa batzordetik galdera bat luzatzen dute: "Noiz arte izango da krisia kaleratzeak burutzeko baliozko argudioa?"

Lanalden-eko Enpresa Batzordearen oharra 
(LAB – ELA – CCOO – UGT – ESK)

Lanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte, kaleratzeen kontra

Telemarketina sektore prekarioa da. Urteko 365 egunetan eta 24 orduz egiten dugu lana, 900 euroko soldaten truke, azpikontratatzen gituzten enpresek egin nahi ez dituzten atazak burutuz. Euskal enpresa handiak, Euskaltel, Kutxabank, Fagor, Bizkaibus eta Euskadiko Kutxa-Lagun Aro eta Eusko Jaurlaritza edo Bilboko Udala bezalako erakunde ofizialak. Milaka ataza eta telefono bidezko arretarako enpresak azpikontratatzen dituzte. Euskadikoak izatearen eta hemen lana ematearen banderapean aritzen diren enpresa handiak dira. Euskaltel bezala, 2012an euren irabaziak ez ziren nahikoa izan. Horregatik 2013 honetan kanpo-enpresen kontratazioa %20 murriztea erabaki dute.

Xupera, Indra, Ibermatica, GSS, Lanalden eta antzerako enpresetako langileak gara murrizketa hori jasaten dugunak. Langabetuen zerrendak lodituz, edo kasurik onenean kategoria, ordutegia eta lanaldia galduz eta honek dakarrena, eros-ahalmenaren galera. Lan egindako urteak kontuan izan barik.

Lanalden 800 langile baino gehiago dituen enpresa da, hauetatik 200 Euskaltelek azpikontratatuak. 30 langile kaleratu dituzte eta inor ez digu ziurtatzen ez garenik 50era iritsiko.

Nahikoa da beti berdinok sufritzeaz. Noiz arte izango da krisia kaleratzeak burutzeko baliozko argudioa?

Hori dela eta, kontzentrazioak deitu ditugu:

– Urriak 11, ostirala, 11:30etan kontzentrazioa Euskalteleko eraikinaren aurrean (809, Parke Teknologikoan, Derion).

– Urriak 14, astelehena, 11:00etan Lanaldeneko bulegoen aurrean Derion (Larrauri, 1 – 1. lehengo seminarioan).

– Urriak 14, astelehena, 13:00etan Lanaldeko bulegoen aurrean Bilbon (Pablo Alzola, 2).

Bilbon, 2013ko urriaren 9an
 

Testua
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.

Mobilizaziorako deia egin dugu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako

Hamar hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ostean, LAB, ELA eta ESK sindikatuok aurrerapausorik ez dagoela salatu dugu, eta abenduan bi elkarretaratze eta 2027an balizko grebak iragarri ditugu, Gizardatz patronalak aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu.

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko. SEAk, ordea, entzungor egin die langileei eta ez du hartu nahi izan sindikatuek egindako plataforma bateratua