2026-11-19
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakEAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan greba eguna bihar

EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan greba eguna bihar

Bihar, Irailak 26, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan greba eguna izango da ematen ari diren murrizketak salatzeko. ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek deituta mobilizazio ezberdinak izango dira egunean zehar Donostia, Bilbo eta Gasteizen.

ARABA

10:00 Elkarretaratzea Parlamentuaren aurrean

11:30 Manifestazioa Virgen Blanca enparantzatik/ .

BIZKAIA

10:00 Elkarretaratzea Bilboko Jesuitas ikastetxearen parean, Doctor Areilza 32

11:30 Manifestazioa Bilboko Eskolapiosen aurretik. Alameda Rekalde 19 

GIPUZKOA

09:30 Kotxe Karabana. Irteera: Centro Comercial Garbera .

11:30 Manifestazioa Donostian. Bulebarretik.

GURE LAN BALDINTZAK BORROKATU! NEGOZIAZIOA ORAIN! 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako lan-prekaritatea salatu dugu eta diru publikoaren gaineko kontrol handiagoa eskatu dugu

LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.

Bizkaiko erresidentzien lehen greba egunean 481 milioi euroko aurrekontu partida exijitu diogu aldundiari aurrekontuen negoziaketan

Gaur, azaroak 19, LABeko ordezkariok Bizkaiko Foru Aldundiko alderdi politiko guztiekin bildu gara. Erresidentzia pribatuen egungo ereduaren aurrean, soldatak ekiparatzeko, lan baldintza duinak eta ratioak hobetzeko, 481 milioi euro beharko lirateke egoitza-zerbitzu duina eta kalitatezkoa ahalbidetze aldera. Mobilizazio-ekintza gisa, egoitzetako langileek bide-mozketa egin dute.

Entzutegi Gorenak Michelinen diskriminazioa egon zela ebaztea #LortuDugu

2023an ordaindu zen prima bati dagokion sententzian, langile kolektibo batzuk kanpo utzi izana salatu genuen.