2026-10-10
HomeErrepresioaEhundaka lagunek M29an atxilotutako gazteei babesa eskaini die Bilbon

Ehundaka lagunek M29an atxilotutako gazteei babesa eskaini die Bilbon

Ehundaka lagunek erantzun dute sindikatu eta gizarte eragileen deialdia M29ko greba orokorrean atxilotutako 3 gazteen kontrako epaiketan. Fiskalak 42 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aitor, Jon eta Urtzirentzat.

Manifestazioa Deustun, 19:30ean, San Pedro plazatik abiatuta

Goizeko 9:30ak inguruan zabaldu dute pankarta epaitegiaren aurreko espaloian. Denbora aurrera joan ahala, pankarta gehiago zabaldu dituzte, grebalarien askatasuna eskatu eta euren kontrako muntaia poliziala salatzen zutenak. Askok “Grebalariak aske!” plataformako kamiseta gorriak zituzten soinean. Bertaratutakoen txalo eta “grebalariak aurrera” oihuen artean sartu dira hiru auzipetuak epaitegira 10:00ak inguruan.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, sindikatu eta gizarte eragileek ordezkariek auziperatuen absoluzioa eskatu dute, fiskaltzaren eskaria salatuz. Akusazioak oinarririk ez duela eta muntaia poliziala zirela adierazi dute eta grebarako eskubidea aldarrikatu.

Kontzentrazioa 14:00ak inguruan bukatuko da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...