2026-07-27
HomeNazioartea IdazkaritzaPalestinaLABek Igor Goikolea euskal internazionalistaren atxiloketa salatzen du

LABek Igor Goikolea euskal internazionalistaren atxiloketa salatzen du

LAB sindikatuak joan den astean Israelgo armada sionistak burutu zuen Igor Goikolea internazionalista gasteiztarraren atxiloketa eta atzoko kanporaketa salatzen ditu.  Horrekin batera, gaur, abuztuak 19, Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan burutuko den elkarretaratzera deitzen du. 

Igor Goikolea Askapenako elkartasun brigada bateko kide bezela joan da Palestinara aurtengo udan, urtero euskal herritarrek egiten duten moduan elkartasuna adieraztera okupazio sionistaren aurka borrokan ari den Palestinako herriari.

Beste behin ere agerian geratu da Israelgo estatu sionistak palestinarren aurka daraman apartheid politika. Egitasmo arrazista hori aurrera eramateko nazioarteko begiraleak deseroso zaizkio Israeli, eta horregatik hainbat kasutan Palestinatik kanporatzen ditu nazioarteko legeria, eremu honetan ere, urratuz.

LABek, sionismoaren aurkako borroka trena eraginkorrena nazioarteko boikota dela uste du. Halaber, bere babesa adierazten die uda honetan ere munduan zehar elkartasuna lantzen ari diren Askapenako brigadistei, eta elkartasuna aiderazten dio bidegabeki atxilotua eta kanporatua izan den Igor Goikoleari.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Barraskilo operazioa”: Nafarroako Gobernuak errepresioaren eta grebalarien zigorraren alde egin du, lantokietan grebarako eskubidea urratu izanaren aurrean beste alde batera begiratzen duen bitartean

Barraskilo Operazioan parte hartu genuenok, isunak eta errepresioa salatzen ditugu, martxoaren 17an Euskal Herrirako 1.500 euroko LGSren aldeko greba orokorraren testuinguruan egindako ekintza baketsu batengatik.

Babestutako Etxebizitzak esleitzeko kupo berriekin, Denis Itxasok sozialki injustua den eredua ezarri nahi du

Etxebideren araudia aldatzeko prozesuan da Itsasoren gidaritzapeko saila, eta sustapen bakoitzeko etxeen %30 gorde nahi du 20.000 eta 46.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat. Etxebiden izena emanda duten 110.000 herritarren %70 diskriminatuko du araudi berriak.

Ez dugu sinatu Gipuzkoako pastelgintzaren eta gozogintzaren hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa

2024-2026 iraunaldia izango duen akordioak ez die erantzuten sektoreko langileen benetako beharrei, eta ez ditu behar bezala jasotzen negoziazioan planteatutako aldarrikapenak.