2024-04-29
HomeZerbitzu PublikoakGizarte AsistentziaHiritarren arretarako eta 010eko gatazka ez dela amaitu deritzo LABek

Hiritarren arretarako eta 010eko gatazka ez dela amaitu deritzo LABek

LABek Gasteizen egindako agerraldian adierazi duenez hiritarren arretarako eta 010eko gatazkan ez dago akordiorik itxita. Zentzu horretan sindikatuak benetako errebertsio prozesu bat bururaino eramatea proposatzen du.    

LABen PRENTSA OHARRA

Ez dago akordio bat itxita, ondorio batzuk bakarrik adostu ziren bere garaian alde sindikalak eta oposizioko taldeek sortutako lan-talde batean.

Baina PPko agintarien jarrera lan talde honetan ez du erakusten inongo konpromisorik lan talde horretako erabakiak onartzeko.

Oraindik tramite asko falta dira udalbatzara joateko, beraz, talde politikoen ardura da orain. Baina derrigorrezkoa batez ere izango da PPren jarrera eta bere aurrekontuentzako bazkidearena, EAJ.

PPK INPOSATURIKO HIRITARRENTZAKO ARRETARAKO PLANAK PORROT EGIN DU

• Bi greba, errekurtsoak epaitegietan, baldintza laboralen txartzea…
• 010eko langileen lanpostuak bermatzeko PNV eta PPk sinatutako akordioak ez du arazoa konpontzen. Gaur egun, 17 langile kalera joateko arriskuan daude abenduaren 31an.
• Udaleko langileek egin beharko dituzte beraien kategoriatik gainean dauden funtzioak.
• Lan poltsen osaketak arazo pila ekarri ditu.
• Ez dute aurreztu hasiera batean esaten zutena, beraz, dirua badagoela argi geratu da.
• Teknikariek eginiko proposamenetan ez zen beharrik ikusten lanposturik kentzeko. Hala ere PPko agintariek ez die kasurik egin.

Demostratu egin da ezin dela gutxiagorekin gehiago egitea. Momentu honetan padroia bakarrik hiru gizarte etxeetan ematen da, lehen guztietan eskaintzen zen zerbitzu hori.

ADMINISTRAZIOA MURRIZTEN DUTE TXANTAIA ERABILIZ

Udal taldeak erabakia hartu du, erreformei eta dekretuei amen esatea, enplegu publikoa suntsitzea, lan baldintzak okertzea eta zerbitzu publikoen kalitatea hiltzen uztea, sindikatuei informazioa ezkutatuz, inolako ikerketa seriorik egin gabe eta saiakerak eginez langileek beraien artean eta sindikatuekin aurrez aurre jartzeko.

Azken aldi honetan gero eta gehiago ikusten dugu nola errebertsioaren izenean, enplegu publikoa suntsitzen ari diren hainbat udal eta foru erakundetan.
010eko langileek 20 urtez izan dira lehenengo aurpegia hiritarrentzako arreta eskainiz, hau da, benetako lehenengo lerroko zerbitzu publiko bat emanez.
LABek behin baino gehiagotan mobilizatu da zerbitzu horren errebertsioa eskatuz, baina PP eta PSOEren aginduetan, zerbitzu hau azpikontratatua izatea nahiago izan dute. Orain, errebertsioaren izenean, azpikontratatuta zeuden langileak kalera bota nahi dituzte, udaleko beste langile batzuei funtzioak inposatuz.
Hori ez da errebertsioa, hori, langile publikoak murriztea da.

LABEN PROPOSAMENA ERREBERTSIOA

Zentzu horretan, LABek benetako errebertsio prozesua LEP batekin bukatzen dena proposatu du.

LABen badakigu zeintzuk diren errudunak: enpleguaren aldeko kanpainak saltzen dituztenak baina aldi berean beraien etxean enplegua suntsitzen dutenak, hau da, PPko agintariak eta aurrekontuak aurrera ateratzeko bilatu dituzten bazkideak. Zentzu horretan, EAJri eskatzen diogu laguntzarik ez ematea murrizten dutenei.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.