2026-08-20
HomeIndustriaMetalgintzaAlerta bete-betean Incoesan une batetik bestera lantegia hustutzera joan daitezkeelako

Alerta bete-betean Incoesan une batetik bestera lantegia hustutzera joan daitezkeelako

Asteburua berririk gabe pasatu ostean, INCOESA atarian 50 lagun baino gehiagok ekin diote asteari. Ordu erabakiorrak bizi dituzte, une batetik bestera zuzendaritza enpresako produkzioa bertatik eramateko bere asmoa gauzatzen has daitekeelako. Ostiralean manifestazioa deitu dute deslokalizazioari ezetz esateko eta lanpostuen defentsan.

Muturreko alerta egoeran daude langileak eta haiekin batera, elkartasuna adieraztera bertara hurbildu zaizkien Arratiako hainbat bizilagun eta herritar.

INCOESAko langileak greba mugagabean eta enpresa aurrean akanpaturik daude maiatzaren 29az geroztik. Zuzendaritzak Bediako lantegia deslekutu nahi du, lana eta langileak Estremadurara eraman (azken horiek derrigorrezko leku-aldatze kolektibo bat inposatuta). Langileek ezezko borobila eman diote enpresaren planteamenduari. Horregatik guztiagatik orain Bediako plantako produkzioa atera eta lantegia hustu egin nahi du enpresak, eta langileek hori eragozteko erresistentzia antolatu dute.

Gertaera horiek ekiditeko, bere momentuan babesa agindu zieten alderdi politiko eta instituzio publikoei dei egiten diete langileek, lantegia hustu eta deslekutzea eman ez dadin esku har dezatela. Eta deia herritar eta bizilagun guztiei ere, Bedian etorkizuna izateko borrokan bat egin dezaten. Bitartean enpresa aurrean jarraituko dute, produkzioa atera ez dezaten.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...