2026-08-09
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaUrkulluk Osakidetzan dekretu bidez lanaldiaren luzapena inposatu izana salatzen du LABek

Urkulluk Osakidetzan dekretu bidez lanaldiaren luzapena inposatu izana salatzen du LABek

Maiatzaren 27an argitaratu egin da Osakidetzan lanaldia 1614 ordutan ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretua. Kazike onenen estiloan, Jon Darponen Sailak aldatu egin du indarrean zegoen LAN Baldintzen Akordioa, zeinak 1592 orduko lanaldia jasotzen zuen.

Ezin ahaztu azken hilabeteotan Osakidetzako Zuzendaritzak hainbat Sektore Mahai deitu dituela, inolako negoziazio asmorik gabe eta lanaldiaren luzapena saldu nahian. Sindikatu guztion ezetzaren ondorioz, inposizio hutsari heldu dio.

LABek salatu nahi du luzapen hau oso larria dela eta ondorioz, 2.600 lanpostu galduko direla, langile guztion lan-baldintzak are gehiago kaskartu eta osasun publikoak kalitatea galduko duela. Gainera, dagokigun negoziazio eskubidea urratu egiten du eta Madrildik esandakoari men egiten dio, herri honek irizten dionari entzungor.

Beraz, dekretazoa bertan behera uzteko mobilizazioak indartzera eta gogortzera deitu nahi dugu langilegoa. Izan ere, deialdi berezia egiten dugu datorren 30ean, grebara masiboki ateratzeko eta honela Urkulluri adierazi, argi eta garbi, Euskal Herria beste bide batetik doala. Zentroz zentro eta lekuz leku, lanaldiaren ezarpena ezinezko bihurtu behar dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...