2026-02-01
HomeEkintza SindikalaZerbitzu publikoak indartzeko aldarria instituzioetara eraman behar dugu uztailaren 12an

Zerbitzu publikoak indartzeko aldarria instituzioetara eraman behar dugu uztailaren 12an

Berreraikuntza baino, langileen neurrirako eredu aldaketa nahi dugu, eta halaxe ari gara aldarrikatzen “Badugu aukera” kanpainaren baitan. Bada, GarbiƱe Aranburu idazkari nagusiak eta Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategik agerraldia egin dute egungo egoeran sindikatuaren erronka nagusienetakoak zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko bat sortzea direla nabarmentzeko. Hain zuzen ere, bi helburu hauek lortzeko proposamen zehatzak aurkeztu ditugu, eta, uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdiei hauek kontutan izateko dei egin diegu.

“Pandemiak oso agerain utzi ditu osasungitzan edota helduen zaintzan dauden hutsuneak. Orain dugu aukera, Zerbitzu publikoen ereduak behar duen aldaketa sakonak egiteko. Pribatizazio, merkantilizazio eta kontzertazio politikekin amaitu behar da. Zerbitzu publikoak ez dira negozioa egiteko, herritarrei kalitatezko zerbitzua eman behar zaie”. Horrela ekin dio GarbiƱe Aranburuk bere hitzartzeari, hedabideen aurrean egindako agerraldian.

Hala, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko lehenik langileen lan baldintzak hobetu egin behar direla adierazi du, sektore publikoan prekarietatea nagusi delako. Argi dugu sindikatuan: langile publikoen behin behinekotasuna %8ra murriztu behar da; ratioak hobetzeko legea berriak behar dira, zaintzan, osasun arretan eta hezkuntzan; langile interinoen egoerari irtenbide bat ematekoa urgentea da; enplegua egonkortzeko prozesuak martxan jarri behar dira; hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten legeak behar dira.

Era berean, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko zerbitzu publikoek publiko izan behar dute, egungo ereduak dituen hutsuneetatik abiatuz, lehentasunez:

-Osasungintza sistema publikoa indartzeko apustua egin behar da: Osasungintzan kontzertazioarekin amaitzeko plan bat martxan jarri behar da. Kontzertatuak dauden zerbitzuak publikoak berreskuratu behar ditu; Osasungitza publikoaren zerbitzu katalagoa handitu egin behar da. Adibidez, dentistak;lehen arretaren aldeko apustua egin behar da, baliabideak eta inbertsioa handituz.

-Helduen zaintza publifikatu egin behar da: Enpresa eta fundazio pribatuak erabat desagerrarazi behar dira eta langileen publifikazio prozesuari ekin behar zaio.

Hau guztia posible egiteko, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko bidean, zentralizazio politikarekin amaitu egin behar da. Zerbitzu publiko eredua eta langile publikoen lan baldintzak ezin dira Madrilen erabaki. Euskal Herrian erabaki nahi ditugu. Funtzio Publikoaren Estatutua berritu behar da Nafarroan eta EAEn Funtzio Publikoaren Lege burujabe bat onartu behar da, langile publikoen baldintzak estatuaren menpe ez egoteko lege propioak onartu behar dira eta estatuak errespetatu egin behar ditu, esku hartzerik gabe.

Bestalde, ditugun eskumenak baliatu behar dira, sektore publikoa indartzera diru inbertsio handiagoa bideratzeko. Azken urteetan, kontrako bidea egin da eta pandemian ikusi dugu. Azken urte hauetan, EAE zein Nafarroako aurrekontuetan murrizketak egon dira eta geroz eta diru gutxiago bideratu da osasungintzara edota hezkuntzara. Oinarrizko Euskal Sektore Publikoa sortzea proposatzen dugu, esku pribatuetatik legez babestuta.

Sektore publikoa indartzeko diru gehiago inbertitu behar da. Eta ez dago inbertsiorik politika fiskala ukitzen ez bada. Diru gehiago bildu behar da eta modu progresiboagoan egin behar da. Urkullu lehendakariak esan du zergak ez igotzea ez dela murrizketen parekoa, hori gezurra da. Argi hitz egin behar da: egungo Gobernua mantentzen bada, sektore publikoa ahuldu egingo da. Politika neoliberalak eta murrizketa-politika egiten ari dira eta jarraituko dute.

Aldaketa politikoa beharrezkoa
Uztailaren 12ko hauteskundeetarako egun gutxi falta dira. Euskal Herrian gehiengo sindikal eta sozial bat atera da kalera aldaketa soziala aldarrikatzera. Gehiengoa gara beste sektore publiko bat defendatzen dugunak. Asko dugu esateko uztailaren 12an, aldaketa sozialaren aldeko borroka hori erakundeetara eramanez eta aldaketa politikoa bultzatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...