2026-09-18
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitiko enpresa batzordeak Gallardo taldeak lantegiko datu guztiak Jerezera eraman nahiean...

Corrugados Azpeitiko enpresa batzordeak Gallardo taldeak lantegiko datu guztiak Jerezera eraman nahiean dabiltzala salatu du

Corrugados Azpeitiko enpresa batzordeak Gallardo Taldeak enpresa deskapitalizatzeko saiakeran beste pauso bat eman duela salatu du. Oraingoan lantegiko zerbitzariko datu guztiak Jerezera eraman nahian dabilela jakinarazi dute.

Corrugados Azpeitiako Komiteren irakurketa

«- Egun, oraindik langile guztien kaleratzea aurreikusten duen espedientearen negoziazioan aurkitzen gara.
– Hilaren 23an oraindik ere, beste bilera batera joan beharko dugu, espediente honen kontsulta epeko azken bilera izango dena, hain zuzen ere. Hori guztia, oraindik negoziaketak "irekita" daudela suposatzen denean.

Mugimendu honekin, Enpresa deskapitalizatzen ari dira eta Negoziaketa fartsa honen beste adibide baten gisa, GALLARDO TALDEAK Azpeitiko lantegiko LANGILE GUZTIAK KALERATZEKO ERABAKIA HARTUA DUELA SALATU NAHI DUGU. »

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.