2026-11-12
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu Soziokomunitarioa%90eko parte hartzea Helduen Egoitzetako lehen greba egunean

%90eko parte hartzea Helduen Egoitzetako lehen greba egunean

Helduen egoitzetako langileek 5 eguneko grebari hasiera eman zieten atzo. Lehen eguneko parte hartzea %90era iritsi zen eta sindikatu deitzaileak oso gustora agertu dira. Beste behin ere, lau sindikatuek aurkeztutako proposamenari baiezkoa ematera gonbidatu ditu LARES eta ADEGI eta mahaian eseri eta negoziatzeko eskaera luzatu die.

Helduen egoitzetan deitutako 5 egunetako grebaren lehen egunean LARES eta ADEGIri akordio batetara iristeko mahai baten buelta eseritzeko eskaera egin zaie berriz ere. Sindikatuek negoziatzeko borondatea erakutsi dute, baina Biharko Gipuzkoa SL enpresan sinatutakoa minimoetatik ez dutela ezer onartuko adierazi dute.

Biharko Gipuzkoan adostutako aurreakordioa

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen balorazioa azaroaren 11ko greba orokorrari buruz

1. Euskal langileriaren indar erakustaldi berria izan da. Deialdia estatuko egun berean eta mobilizazio propioekin egitea erabaki zuzena izan dela frogatu da. Hego Euskal Herrian...

Etxebizitza eta soldata duinak bermatzeko eta eskuin muturrari aurre egiteko deia egin dugu EH Bilduk eta LABek

Azaroaren 11ko greba orokorraren biharamunean, milaka lagunek soldata duinen eta etxebizitza eskubidearen alde kaleak hartu ondoren, LABek eta EH Bilduk bilera publikoa egin dute, grebaren aldarrikapenak eta aurrera begirako erronkak aztertzeko. Bilkura horrekin abiatu du LABek hainbat eragilerekin egingo duen bilera sorta, egungo etxebizitza politikak eraldatzeko proposamenak egiteko. EH Bilduren aldetik ekintza politikoko idazkari Arkaitz Rodriguez, Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrieta eta etxebizitza idazkari Xabier Astigarraga aritu dira, eta LABen aldetik Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Iratxe Delgado eta Jaime Iribarren Ekintza Sozialeko kideak.

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.