Maiatzaren 1ean Goierri eskualdean burutuko diren mobilizazioen berri emateko prentsaurrea eskaini zuen LAB sindikatuak. Aurtengoan Goierri garaian eta Goierri behean Ordiziatik Beasaina joango den manifestazioa burutuko da. Hitzordua, Ordiziako plazan eguerdiko 12:00etan.
LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.
Gaur, azaroak 19, LABeko ordezkariok Bizkaiko Foru Aldundiko alderdi politiko guztiekin bildu gara. Erresidentzia pribatuen egungo ereduaren aurrean, soldatak ekiparatzeko, lan baldintza duinak eta ratioak hobetzeko, 481 milioi euro beharko lirateke egoitza-zerbitzu duina eta kalitatezkoa ahalbidetze aldera. Mobilizazio-ekintza gisa, egoitzetako langileek bide-mozketa egin dute.