2026-04-18
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaCarlangas haur eta gazteen erropa dendek ateak itxi dituzte

Carlangas haur eta gazteen erropa dendek ateak itxi dituzte

Carlangasek Bilbon zituen bi saltokiek ateak itxi dituzte. Berriro prozedura konkurtsala eta langile guztien kaleratzea Bilboko merkataritza txikian.

Kudeaketa txarra izan da itxieraren arrazoi nagusia, hala ere, lan erreforma berriro jartzen da enpresarien zerbitzura Bilboko zazpi langileak kaleratuta, 4 nomina zor dizkietelarik, FOGASAk ordainduko duen 20 egunetako kalteordainarekin eta irteera duina izateko aukerarik gabe.

Gero eta gehiago dira Madrilek inposatutako legeak baliatuz euren ateak isten dituzten saltokiak, langileak kale gorrian eta lan-eskubiderik gabe utziz. LABetik ulertzen dugu ezin dugula onartu kaleratzeok oharkabean pasatzerik, enpresak txikiak edo ezezagunak izan arren. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu diote euskal langileon hitza errespetatzeko

Bi sindikatuek (% 60ko ordezkaritzarekin) Torres lehendakariordeak, Confebaskekein bat eginez, iragarritako eraso antidemokratikoa salatu dute LABek eta ELAk agerraldia egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Mikel...

Absentismoaren gezurra eta lan eskubideen defentsa uztartuko ditu LABek apirilaren 28an

Apirilaren 28a Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna da. Aurten ere manifestazioa egingo du LABek, lan osasuneko intersindikala osatzen duten beste sindikatuekin batera, hau...

LABek inprobisazioa eta kolapsoa salatu nahi ditu iragarritako erregularizazio prozesuaren aurrean

Atzo, apirilak 15, Bilbon bizi izan dugun egoerak ez luke inor harritu behar, eta, hala ere, sumintzeko modukoa da. Hilabeteetan zehar milaka migratzaileri eragiten...