2024-05-05
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakUPN-UGT eta Sunsundeguiko zuzendariak 61 kaleratze adostu dituzte

UPN-UGT eta Sunsundeguiko zuzendariak 61 kaleratze adostu dituzte

Sunsundeguin 49 kaleratze gauzatu dira jada eta hurrengo egunetan gehiago izanen dira, guztira 61eko kopurua bete arte. Hori da UPN-UGT eta Jose Ignacio Murillo enpresako zuzendariaren artean adostutakoa. Maiatzaren 3an Manifestazioa egongo da Altsasun arratsaldeko 19:30etan Diskriminazio sindikalaren aurka, kaleratuak lanpostuen alde eta Jose Ignazio Murillo eta Lurdes Goikoetxearen dimisioa eskatzeko.

49 kaleratze horietatik 18 bolondres eta aurre-jubilatuak izanen dira, eta LAB sindikatuak dituen zerrenden arabera %90a UGTko oinarri sozialetik kanpo dago. LAB sindikatuak salatu nahi du kaleratzeak gauzatzerako orduan erabili den irizpide bakarra ideologikoa izan dela.

Duela bi urte bezala 37 lagun kaleratu zituztenean, oraingoan ere, ezaugarri ideologikoak erabili dituzte zerrenda osatzerakoan. UGT eta Jose Ignacio Murilloren planen kontra aurkeztu garen guztiak enpresatik bota nahi izan dituzte.

Gogora ekarri nahi dugu 2009. urtean Sunsundegui enpresan nafar Gobernuak interbenitzeko erabakia hartu bazuen, mobilizazio sozialak sortutako baldintzengatik izan zela. Orduan ELA eta LABek bultzatutako greba mugagabeak eta mobilizazioek, Eskualdearen babesa lortu zuten eta Nafar gobernuak Sunsundegui interbenitzeko erabaki politikoa hartu zuen.

Sunsundeguik beti izan du lan karga baina Nafar Gobernuak hartu aurreko zuzendaritzak utzitako egoera ekonomiko eta organizatiboak, produktuaren errentabilitatea jarri zuen kolokan. Nafar Gobernuak 2009tik ona egindako gestioan ez da ezer aldatu, millaka ordu estra, kaleratzeak, isteko mehatxuarekin lortutako lan baldintzen kaskartzea… Urte hauetan enpresaren zuloa ia 40 milioi euro izateraino hazi da Sodena buru zuen gestioa izanda.

Nafarroako Gobernuak 2013hasieran Sunsundeguitik irteteko erabakia hartua zuen. Horri erantzuten dio urtarrilean produkzioa gelditu izana edota aurre-konkurtsoa eskatu izana. Nafar Gobernuak sindikatu guztioi Martxoa hasieran komunikatu ziguten diru gehiago ez sartzeko erabakia atzeraezina zela eta beraz itxiera errealitate bat zela.

Sakanan otsailaren 28an greba egin izana, CAN auziak eragindako egoera politikoa eta enpleguaren aldeko mobilizazioek erabaki hori aldatu zuen. UGT ez beste sindikatuok prentsaren bitartez enteratu ginen, Lorenzo Rios (UGT), Lurdes Goikoetxea eta Jose Ignazio Murillo akordio batera iritsi zirela.

%51 oparitu egin zitzaion Jose Ignazio Murillori 500.000 euroren truke, Nafar Gobernuak 36 milioi euroko zorra kitatzen zuen eta Sunsundeguitik alde egiten zuen. UGTk zer zuen irabazteko? Argi dago euren jendea babestu eta kaleratzeak selektibo eta ideologikoak izan direla.

Froga argi bat da kaleratutako jende askoren produkzio “vale”ak geratzen diren askorenak baino altuagoak direla eta beraz produkzioaren araberako selekzioa ez da egin enpresak esan duen bezala.

Sunsundeguiren bideragarritasun plana aurrera ateratzeko beharrezkoak dira langile gehiago. Beraz, norbaitek erantzun beharko du kaleratuen ordez ordu estrak sartuko diren edo UGTko txartela daukaten langileak kontratatuko dituzten. Argi eta garbi utzi dute ez dituztela kaleratutakoak berriro ere kontratatuko.

Guzti honen aurrean LAB sindikatuak legalki zer egin ikusten ari da, diskriminazio sindikal larria dago eta gainera bideragarritasun plana ez da erreala.

Beste alde batetik mobilizazio lerro bat antolatzen ari gara kaltetuekin. Maiatzaren 3an Manifestazioa egongo da Altsasun arratsaldeko 19:30etan Diskriminazio sindikalaren aurka, kaleratuak lanpostuen alde eta Jose Ignazio Murillo eta Lurdes Goikoetxearen dimisioa eskatzeko.

UGTren jarrera salatzeko lerroa ere irekiko dugu, prozesu honetan argi eta garbi beren interesak guztien interesen gainetik jarri baitituzte.

Enpresan gure aukera defendatzen jarraituko dugu, enpresaren %51ko parte hartzea langileen alde, zorra osotasunean kitatzea eta sozio bat bilatu bitartean 4 urteetan zehar Sodenak Sunsundegui laguntzea. Helburua Sunsundeguiko proiektu industriala bermatzea.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea Gardenen greban gaude, ez baitugu mehatxurik onartuko

Hondarribiako Endanea Garden enpresako langileak greban daude gaurtik (maiatzak 3) igandera arte. Hilabete daramate mobilizazioak aurrera eramaten eta enpresak, horiei kasu egin eta dagokion erantzukizuna bere gain hartu ordez, jazarpena darabil langile hauen kontra.

60 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.