2026-10-09
HomeIndustriaMetalgintzaLABek inplikazioa eskatzen dio SEAko zuzendaritzako kide bati metalgintzako hitzarmena desblokeatzeari begira

LABek inplikazioa eskatzen dio SEAko zuzendaritzako kide bati metalgintzako hitzarmena desblokeatzeari begira

LABek konzentrazio bat burutu du Mecanizados Iriarte enpresaren aurrean “Metaleko konbenioa guztion borroka, Defendamos el convenio provincial” lelopean eta bertako nagusiari idatzi bat helarazi dio hitzarmenaren negoziazioan inplikazioa eskatuz desblokeatzeari begira.

Enpresa hau SEAko zuzendaritzako kidea izanda, LABek inplikazioa eskatu dio negoziazioak desblokeatzeari begira. Ildo horretan, sindikatuak aurkeztu duen proposamenaren berri emateaz gain, herrialdeko hitzarmenaren garrantzia azpimarratu diogu, langile guztien lan baldintza minimoak finka ditzan, horrek bi aldeon onerako izango delakoan baikaude.

Aldi berean, SEAko ordezkarien jarrera itxia kritikatu dugu, ez baitu inolako pausurik eman 2 urtebetetan eta denbora pasatzea besterik ez du nahi, erreforma bete-betean aplikatuko delakoan. Horrek ordea konfrontazio eszenatoki batera eramaten gaitu eta LABek ez dio horri ihes egingo.

Honenbestez, LABek jarraitzen du mobilizazioekin eta ekimenekin Arabako Metaleko Hitzarmenaren alde eta dei egiten die beste sindikatuei mobilizatzera, soilik horren bidez lortuko baitugu metaleko hitzarmen duin eta blindatu bat. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...