2026-09-10
HomeIndustriaMetalgintzaEnpleguaren defentsan Abadiñotik Elorriora

Enpleguaren defentsan Abadiñotik Elorriora

Iketz eta San Eloy enpresetako langileek Abadiñotik Elorriora enpleguaren defentsan martxa egin zuten pasadan larunbatean. 210 lanpostu daude arriskuan bi enpresa hauetan eta ekimen honen bidez jasaten ari diren egoera latza salatu eta erantzukizuna duten eragileei, Eusko Jaurlaritza tarteko, dagokien erantzukizunarekin jardun dezatela exijitu zitzaien.

Iketz enpresan eman zitzaion hasiera martxari eta San Eloy enpresatik pasa ostean Elorrion bukatu zuten. Martxaren hasieran gogoratu zuten bi hilabeteko epea eman zaiela bi enpresei eta ondorioz, denbora hori pasatakoan langileak kale gorrian geratzeko arriskua dagoela. Gaurdaino jauntxoek urte luzeetan langileen kontura bizi eta gero, orain, inbertsiorako momentu hona ez dela egotzita, bizkarra ematen zaiela salatu zuten.

Jaurlaritzari ere, San Eloy lantegiaren akzioen %18aren jabe den momentutik, erantzunkizunak eskatu zizkieten langileek. Era berean, gogorazi zien instituzio horretan onartzen direla aplikatzen diren enplegu politikak eta beraz, jar daitezela herriaren zerbitzura langileon eskubideetan oinarritutako enplegu politikak, politika sozial duinak eta bazkideen gestio txarra zigortuko duen legediak ezartzen. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

LABek, ELAk eta ESK-k salatu dugu Gizardatz Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko patronala blokeo egoerara eramaten ari dela negoziazio mahaia.

Euskal langileei dei egiten diegu Ernaik igandean Donostian egingo duen manifestazio nazionalean parte har dezaten

Oldarraldi faxista eta erreakzionarioari aurre egiteko modurik eraginkorrena Euskal Herrian agenda sozial eta nazional eraldatzaile bat garatzea dela uste du sindikatuak, eta horren aldeko konpromisoa berretsi du, baita bide horretan Ernairekin elkarlanean jarraitzekoa ere.

Tubos Reunidosentzat enplegua eta bi lantegietako jarduera bermatuko dituen industria-proiektu baten aldeko eskakizunari eusten diogu LABen

Uztailean egindako azken bileraren ondoren, gaur berriro bildu gara Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa-batzordeak Tubos Reunidosen Konkurtso Administrazioarekin, enpresaren egoeraren eta inbertitzaile berriak bilatzeko prozesuaren jarraipena egiteko.