2026-05-05
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABeko Nazio Biltzarrak bere elkartasuna adierazi die Donostiako gazte independentistei

LABeko Nazio Biltzarrak bere elkartasuna adierazi die Donostiako gazte independentistei

LAB sindikatuko Nazio Biltzarrak, gaur Donostian egin batzarrean aho batez horrela erabakita, Donostiako gazte independentisten aferan Segiko kide izateagatik zigortuak izan diren zortzi gazteei eta haiekin batera auziopetuak izandako guztiei elkartasuna adierazi nahi die. Elkartasun hori helarazteko asmoz, gaur eguerdian, LABeko zuzendaritzako ordezkaritza bat Aske Gunean izan da, gazteekin.

LABen Nazio Biltzarrak gogorki salatu nahi ditu atzo Donostiako Bulebarreko Aske Gunean izandako gertaerak. Salatu nahi dugu Ekaitz de Iberoren atxiloketa, eta atxiloketa unean Ertzaintzak izandako jarrera bortitza, bai gazteen aurka, bai euren aldeko herri harresia osatu nahian jardun zuten herritarren kontra.

Euskal gaztedia independentista zigortzea da Espainiar Estatuak aro politiko berri honetarako duen eskaintza. Mugimendu bakar bat ere ez, atzera egiteko ez bada.

Eta EAJ ere norabide horretan lerrokaturik ikusi genuen atzo. Argazkia ekidin zezakeen EAJk. Erabaki zezakeen argazki horretan parte ez hartzea, baina herri honek injustizien aurrean plantoa eskatzen duen bitartean, EAJk Espainiar in-justiziaren esanetara makurtuta jarraitzen du. Euskal jendartearen eskubide zibil eta politikoak babestuko badira, errepresioaren bidearekin amaitu beharra dago, behar den guztietan, bide horri aurre eginez.

LAB sindikatuko Nazio Biltzarrak, halaber, gogoan ditu Donostiako gazte independentisten moduan auzi judizialetan prozesaturik dauden gazteak. Kartzelak bete ez, kartzela ustutzeko tenorea da, eta beraz, prozesu horien guztien etetea eskatzen dugu. Ez dugu kondena politikorik onartzen. Euskal gaztedia kalean behar du Euskal Herriak. Euskal gaztedia da gure oraina eta etorkizuna, eta bake eta konponbide aroaren eraikuntzan geure gazteen ekarpenak ezinbestekoak ditugu.

Herri harresia gero eta sendoagoa izan dadin lanean jarraitu behar dugu. Jarraitu behar dugu eskubide zibil eta politikoen defentsan, jarraitu behar dugu, beraz, mobilizitzen. LABek bat egiten du euskal gaztedia libre eta legala aldarrikatuz, larunbat honetan Donostian egingo den manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die euskal langileei eta herritar guztiei.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...