2024-05-01
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaAurrekontuak, murrizketak eta LOMCE salatzeko elkarretratzea Bilbon

Aurrekontuak, murrizketak eta LOMCE salatzeko elkarretratzea Bilbon

Bihar, osteguna 11, goizeko 11:30ean Bilboko hezkuntza delegazio aurrean Irakaskuntza Publikoko irakasleen delegatu sindikalek elkarretaratzea deitu dute aurrekontuak, murrizketak eta LOMCE aurreproiektua salatzeko.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen irakurketa

«Aurrekontuak
Eusko Jaurlaritzak, PNVren eskutik, aurkeztutako aurrekontuetan argi uzten du zer nolako bidea jarraituko duen, batetik jendartearen behar eta nahiei muzin egin inposaketen bidez eta, bestetik, murrizketen bidean sakontzea.
Aurrekontuetan irakaskuntzari dagokion partidan 2012koekin alderatuz, %9ko murrizketa izanen da. Azpimarratzekoak:

– Langile gastuak 34,7 milioi gutxiago (-%2,9)
– Funtzionamendu gastuak 21,1 milioi gutxiago (-%14,2)
– Diru-laguntzak familia, enpresa eta erakundeei 140 milioi gutxiago (-%40)
– Inbertsio errealak, obrak, … 35,3 milioi gutxiago (-%45,6)

Murrizketak
Eusko Jaurlaritzak segurtasun juridikoaren izenean Espainiatik inposatzen den oinarrizko legedia onartzeko asmoa erakutsi du. Irakaskuntzaren kasuan Auzitegi Konstituzionalak irakats-orduen eta gelako ume kopuruari buruzko epaiaren zain gaude, ohi duen bezala Estatuko Gobernuari arrazoia emango balio, Eusko Jaurlaritzak duen posizioa ikusirik hemen murrizketa horiek ere aplikatu egingo dira. Ondorioz, irakaskuntzan milaka lanpostu galdu egingo dira eta hezkuntzaren kalitatea izugarri okertuko da, lan-kargen eta geletako umeen pilaketak emango baitira.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bere kabuz beste hainbat murrizketa aplikatu ditu, batzuk gutxiengo sindikalarekin adostuta. Hala nola, ordezkapenak egiteari uztea edo hauek berandutzea, soldata jaitsierak, hezkuntzarako medioen murrizketa, gaixotzeko eskubidea mugatzea….

Ordezkapenen kasuan, berandu betetzeak kalte bikoitza sortzen du. Langileei lanaren galeragatik eta ikasle eta familiei eskuratu behar duten hezkuntza zerbitzuan sortzen den galera. Zaintzen bidez hezkuntza kalitatea mantentzen dela esatea iruzurra egitea baita.

Lomce
Madriletik eta gobernuaren ideologiaren mesedetan garatzen ari den hezkuntza legeak tramitazioan jarraitzen du une honetan. Hego Euskal Herrian ez dugu halako legerik eskatu, herritarrok ez dugu lege honen inguruan parte hartzerik izan, lege honek gure herriaren errealitatea ez du kontutan hartzen.
Egindako mobilizazioek zein ikastetxetako asanbladek argi erakutsi dute lege hau herritarron iritziaren kontra garatzen ari dela. Bide honetan salaketarekin jarraitu ez ezik gure ustetan Hezkuntza sistema propioaren norabidean urrats berriak eman behar ditugulakoan gaude, Euskal Herrian geure hezkuntza garatu ahal izateko.

Langileon erantzuna
Asko dira ikastetxeetan burutzen ari diren salaketa ekimenak, bertakoen iniziatibaz edota beste eragileen proposamenei jarraituz: elkarretaratzeak, ostiral beltzak, gurasoekin bilerak, mozioak udaletxeetan … Horiekin bat egiteaz gain, tokian tokiko erantzunak indartzeko deia luzatu nahi diegu langileei.

Era berean, datorren hilaren 19an ikastetxe guztietan ekimen edo mobilizazioak egiteko deia luzatzen dugu, jasatan ari garen egoerari erantzun bateratua emateko asmoz.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Basogintza intentsiboak 22 urteko langilea hil du Artzentalesen

Joan zen astean Artzentalesen basogintza lanetan larriki zaurituriko M.A.A, 22 urteko langilea, azkenean hil egin da zauri larrien ondorioz.

Akordio historikoa #LortuDugu Ranzari Enplegu Zentro Berezirako, langile gehienek berretsita

Joan den martxoaren 22an, LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen Santurtziko lantokiko gerentziarekin, eta apirilaren 19an langileen batzarrean berretsi zen. Bada, orain hitzarmena sinatu dute.

Jarraipen zabala Bizkaiko Grafikagintza sektorearen grebaren bigarren egunean

Lehen orduko piketea osatu duten 200 pertsona baino gehiagok egiaztatu ahal izan dute Cartonajes Erabil bezalako enpresa garrantzitsuetan ekoizpena geldirik dagoela.