2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakGasolindegiakAurreakordio Gipuzkoako gasolindegietan

Aurreakordio Gipuzkoako gasolindegietan

Gaur, apirilak 5, Gipuzkoako gasolindegietako hitzarmenaren akordioa sinatu da ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta AEGA patronalaren artean. Aurreakordio honek, borondatea izanez gero, inposatutako lan erreformari aurre egitea posible dela erakusten du.

LAB sindikatuak ontzat ematen du aurreakordioa, azken lan erreformaren bitartez inposatzen diren lan baldintzei aurre egiten diolako, eta horri lotuta, ultraktibitateari eta deskuelgeari lotutako puntuetan jasotako edukiak azpimarratu behar dira:

Hitzarmena langile guztiei aplikatuko zaie, eta enpresaren batek hitzarmena ez aplikatzeko asmoa izanez gero, derrigorrezko adostasunaren bitartez egin beharko lukeela jasotzen da aurreakordioan, besteak beste.

Ultraaktibitateari dagokionez, berriz, behin hitzarmenaren indarraldia bukatu eta gero, beste 2 urtez mantenduko dela hitzarmenaren aplikazioa.

Horrekin batera, nabarmentzeko beste puntu bat: aurreko hitzarmena 2009an amaitu zenez, 2010.urtetik orain arteko atzerapenak ordaindu egingo direla adostu da, eta ondorioz, Gipuzkoako Gasolindegietako langileen ez dute eros ahalmenik galduko.

Aurreakordio honek erakusten du borondatea izanez gero, inposatutako lan erreformari aurre egiteko aukerak badaudela. LABen irudiko, hori da jarraitu beharreko bidea. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.