2026-09-20
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLABek EAEko Sektore Publikoko Mahai Orokorreko dekretua salatzeko agenda zehaztu nahi du

LABek EAEko Sektore Publikoko Mahai Orokorreko dekretua salatzeko agenda zehaztu nahi du

Sektore publikoko langileak, zerbitzu publikoen erabiltzaileekin batera, kalera ateratzeko unea iritsi delakoan dago LAB. Horrela proposatu dio aste honetan bertan ELA sindikatuari, bi erakundeetako zerbitzu publikoetako arduradunen artean egindako bileran.

Azken asteotan LAB sindikatutik gogor salatu dugu PNVren gobernu berriak EAEko Sektore Publikoko Mahai Orokorrean erakutsitako jarrera, bertan planteatutako murrizketa berriak enplegu publikoaren suntsiketan suposatuko duen jauziagatik, besteak beste. Hurrengo asteotan administrazio orokorreko, osasungintzako eta irakaskuntzako mahai sektorialak deituko dituztela iragarri digute, murrizketa horiek eremu horietan zehazki nola aplikatuko dituzten azaltzeko.

Gauzak horrela LABetik Erkoreka sailburua zuzentzen ari den ustezko "negoziazio prozesu" honen antzerkia salatzeko mobilizazioak indartzearen beharra nabarmendu nahi dugu. Bertako langile publikooi dagokigun negoziaziorako eskubide eta markoaren errespetua aldarrikatuz, zerbitzu publikoen garapena eskatuz eta horretarako beharrezkoa den enplegu publikoa sortuz. Sektore publikoko langileak, zerbitzu publikoen erabiltzaileekin batera, kalera ateratzeko unea iritsi delakoan gaude. Horrela proposatu diogu aste honetan bertan ELA sindikatuari, bi erakundeetako zerbitzu publikoetako arduradunen artean egindako bileran. Beraz, gehiago itxaron gabe martxan jarri gaitezen nahi dugu, horretarako LABek dagoeneko luzatutako mobilizazio proposamena irekia dela ulertuta.

Gure ustez aipatutako hiru baldintzak jasoko dituen dinamika abiaraztea ezinbestekoa da; ahalik eta langile eta herritar gehienek PNVk inposatu nahi dituen murrizketak tinko salatzeko helburuarekin. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.