2024-05-03
HomeIndustriaMetalgintzaIketz-San Eloy lantegiko langileek Jaurlaritzari enpresa itxi ez dadin mugitzeko eskatu diote

Iketz-San Eloy lantegiko langileek Jaurlaritzari enpresa itxi ez dadin mugitzeko eskatu diote

Iketz-San Eloy lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren aurrean,  enpresaren egoera latzgarriaren erantzule moduan, enpresa itxi ez dadin hartu beharreko neurriak har ditzala exigitzeko. LABeko ordezkariek Sailburuari gutun bat helarazi diote lantegiaren egoeraren berri emanez eta arduraz joka dezala eskatuz. Modu berean, martxoaren 9an enpleguaren defentsan Bilbo eta Iruñean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.

2012ko ekainean bazkideek enpresa biak finantza egoera oso larrian zeudenaren zurrumurrua zabaldu zuten, eta harrezkero hartutako gestio erabakien ondorioz egoerak nabarmen okerrera besterik ez zuen egin. 2012ko irailaren 19an enpresa bientzako konkurtso-prozedura eskatu zuten arten.

Ordutik gaur egunera arte egindako gestioa ere tamalgarria izan da; inbertitzaile posible batek berak nahi zituen astakeria guztiak egin ditu eta, taldeak zituen bezeroengandik berak nahi zituen prezioak lortu ez dituenean, alde egin du, horrela enpresa interesatzen ez zaiolako. Larriena, ordea, bere gestioaren ondorioz, bezero onenetako bat galtzeko arriskuan dagoela San Eloy Taldea. Egoera honetan Volkswagen-ek ez duela jarraituko jakinarazi baitio enpresaren zuzendaritzari.
Bien bitartean bazkideak desagertuta daude, urteetan sortutako aberastasuna poltsikoratu eta, orain, duten erantzukizuna ez dute bere gain artu. Beraiek sortutako miseriak langileek irenstea gura dute eta 244 familia kale gorrian gelditzeak ez diela batere axola demostratu dute.

Eusko Jaurlaritza mugitu!

Eusko Jaurlaritza ere erantzule zuzena da egoera honetan. Azken urteetan, enpresaren gestioa txarra txalotu eta 2010ean San Eloyri 1.300.000 euro eta Iketzi 600.000 euro eman zizkioten, diru horren erabilpenaren inongo kontrolik gabe. Hori nahikoa ez eta 2011ko abenduan Fundiciones San Eloyri beste 1.500.000 euro eman eta, gainera, Jaurlaritzak enpresaren akzioen %18a eskuratu zuen. Hau da, Jaurlaritza San Eloyko bazkidea da.

Gainera, jakin izan dugunagatik, azken hilabeteetan egoera okertu duen inbertitzaile horrek, proiektuarekin aurrera egiteko 6.000.000 euro eskatu zizkion, eta Jaurlaritzak 3.000.000 euro ematea onartu zuen.

Horregatik Jaurlaritzari zera eskatzen diogu:

1. Egoeraz kezkatu eta dagozkion gestioak egin ditzala hornitzaileek San Eloy Taldean euren konfiantza mantendu dezaten. Batez ere, Volkswagen-ekin dagozkion gestioak egin ditzala bere eskaerak enpresa horretan mantendu ditzan.

2. Planteamendu serio bat eta abal bat onartu dezala, enpresaren bizi-iraupenerako beharrezkoa den segurtasuna emango duena.

3. Diru horren erabilpenari dagokion jarraipena egin diezaiotela, bai San Eloy taldean zein beste enpresa guztietan. Diru publikoa lanpostuak salbatzeko bai, baina gutxi batzuk aberasteko erabil ez dadin.

Bide batez, Durangaldeko LAB sindikatuak eta Iketz eta San Eloyko LAB kide guziok bereziki, herritar guztiei dei egiten diegu martxoaren 9rako Bilbon antolatu den manifestazioan parte har dezatela, ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN! IKETZ ETA SAN ELOY EZ ITXI!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.

Patronalaren lawfarea salatzen dugu: espainiar poliziak Oscar Reina atxilotu du Iruñean, 2015eko adierazpen batzuengatik enpresa batek Sevillan jarritako salaketa baten epaiketaren data jakinarazteko

Maiatzaren Lehenaren karietara LABek Iruñean antolaturiko manifestazio eta ekitaldi nazionalean parte hartu eta hurrengo egunean, espainiar poliziako agenteak SAT sindikatu andaluziarraren bozeramaile Oscar Reinak ostatu hartu duen Iruñeko hotelean agertu dira eta atxilotuta eraman dute.
00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.