2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaLABek hitzarmen sektorialarekiko langileriaren atxikimendu erreala neurtuko duen sinadura bilketa iragarri du

LABek hitzarmen sektorialarekiko langileriaren atxikimendu erreala neurtuko duen sinadura bilketa iragarri du


LABek EAEn metaleko negoziazioak pairatzen duen blokeo egoera kezkagarria dela pentsatzen du. Metaleko lan-hitzarmenak desagertzeko 4 hilabete eskas falta direnean, blokeo egoera hori gainditzeko, ekimen berriak beharrezkoak dira. Hau dela eta, LABek prentsaurreko honen bitartez, jendarteari, ekimen berri baten berri eman nahi dio: EAEn metaleko lantegi guztietan bultzatuko den ekimena, sinadura bilketa da, horren bitartez hitzarmen sektorialarekiko metaleko langileriaren atxikimendu erreala neurtu nahi da.

Sinadurak biltzeko formularioa jarri du martxan LAB sindikatuak.

Zer dela eta orain, blokeoa aspaldikoa eta askotan salatua izan bada, eta blokeoaren ardura patronalarena dela sindikatu guztiak ados gaudenean?

• Negoziazio kolektiboaren erreforma hasi zenetik —langileriari lan baldintzak negoziatzeko gaitasuna inoiz ez bezela murriztu dituen erreforma—, hasieratik beste sindikatu batzuen ustetan lortzea ezinezkoa zena lortu dugu beste sektoreetan, gure ekimenei esker.

• Egindako erreforma ezberdinek, negoziazio esparru ezberdinak patronalaren tresna bihurtu nahi zituzten, hitzarmen kolektiboa bera helburu bilakatuz, lortutako eskubideak suntsitzeko erabiliz. Testuinguru honetan LABek negoziazio kolektiboaren bidez eskubideak hobetu daitezkeela erakutsi du eta horren adierazle da Gipuzkoako papergintzako hitzarmena.

• Enpresa mailako eremua bultzatzen duen legedi zentralistak, langileen banaketan oinarrituriko negoziazio eredu bat inposatzea du helburu, borrokatzeko gutxieneko eduki amankomuna ukatuz. LABek Madrilen aurrean alternatiba bazegoela aldarrikatu zuen eta baita enpresa mailan gutxieneko edukia izaten jarraitzeko baldintzak ere, sindikatu guztien arteko akordioa egonez gero. Bizkaiko Gasolindegietako hitzarmena horren adibide argia da.

Ibilbide honetan, LAB sektoreko hitzarmenaren aldeko borrokan egon da beti. LABek ez du egiten toki batean sektore hitzarmena ontzat eman eta beste batean ez. Sindikatu honen aldetik ez dira Erreformaren aurrean eremua blindatzeko ekimenak falta izan (lanbideen arteko akordioa, akordio marko sektoriala eta enpresa mailako sektoreko hitzarmenaren azpitik ez sinatzeko konpromezua), ezta elkarlanean mobilizatzeko eskaintzarik. Beste sektoreetan egunerokoak demostratu du gure esku dagoela lan baldintzak hobetzeko desblokeoa lortzea.

Ezin dugu hauteskunde sindikalek ematen dizkiguten hitzarmenarekiko dugun erantzunkizuna baino gehiago onartu, baina bai aldiz, herrialdeko hitzarmenarekiko langileek duten benetako atxikimenduaren neurketa egin. Gipuzkoako papergintzan edota Bizkaiko gasolindegietan balio duenak metaleko langileentzat balio duela sinesten dugu.

– Atxikimendua sendoa baldin bada, eta sendoa dela ziur gaude, sindikatu guztien erantzunkizuna da, LABetik hasita, patronalari erritmoak markatuko dizkien mobilizazio indartsuak proposatzea, blokeoa gaindituz. Patronalari gure eskubideak defenditzeko prest gaudela erakutsi behar diogu.

– Prozesu hau gauzatzeko gure buruari, apirilaren hasiera arteko epea eman diogu. Edonola, uztailaren 7a bitarte, denbora nahikoa utziz. Ondoren LABek, egindako lanaren balorazioa emango du eta hitzarmenarekiko benetako atxikimenduari erantzungo dion mobilizazio planteamendu bat proposatuko du. Beste sektoretan posiblea dena (borrokan dagoen sektore bateko langileei lan baldintza duinak ematea) metalerako ezinbestekoa da. Hitzarmen honen menpe, 100.000 langiletik gorakoen eskubideak daude, honenbestez, bidea ibiliz egin behar da. LABen apustua, metalgintzako langile bat bera ere sektoreko hitzarmen kolektiborik gabe ez geratzearena da, lan baldintzen hobetzea, elkarlana eta borrokaren bidez gauzatuz.    

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...