2024-05-08
HomeEkintza SindikalaAiaraldeak bihar PLANTO egingo du

Aiaraldeak bihar PLANTO egingo du

Otsailak 8an Aiaraldeko Plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikal ezberdinek eskualdearen egoeraren berri emateko eta agenda neoliberal kapitalista salatzeko, informazio eta kontzientziazio kanpaina jarri zuten abian Aiaraldeko herrietako zerbitzu eta komertzioen laguntzarekin. Bihar, otsailak 22, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 20:00etan Laudioko Lamuza plazatik hasita.

KANPAINAK JORRATU DITUEN ARAZOAK

1)Enplegu eta lan baldintzen suntsiketa
2)Hezkuntzan murrizketak eta LOMCEaren inposaketa
3)Gazteen etorkizun iluna (enplegua, independentzia….)
4)Desjabetzak, hipoteka araudia eta banketxeen espekulazioa etxebizitza duinaren beharraren aurrean.
5) Herrietako zerbitzu eta komertzioen arazoak krisia dela eta.

AIARALDEKO PLATAFORMA

Askapena, ELA, Gazte Asanbladak (Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko), Gazte Independentistak, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, Stop Deshaucios Aiara
Laguntzaile: Aiaraldeko herri zerbitzu eta komertzioak 

KANPAINAK JASOTAKO ATXIMIMENDUAK

ENPRESA BATZORDEAK:
TUBACEX, TUBOS REUNIDOS, GRUPO KIDER (KIME, INAN, KIDER OFICINAS ETA ALMACEN), LIPMESA, ARTIACH, JEZ, AIALA VIDRIO, ENVASES, AMURRIO FERROCARRIL, AIANOX, INAUXA, NUBIOLA, GOMETEGUI, IMEGAR, LIDL, AMURRIOKO UDALA, LAUDIOKO UDALA, ARESKETA IKASTOLA, LAUDIO IKASTOLA, APLICA SOLUCIONES

ORDEZKARIEN BIDEZKO LANGILEAK:
BOMBEROS DE AIALA, ORDUÑAKO UDALA, RESIDENCIA ORDUÑA, CUADRILLA DE AIALA, AIARAKO UDALA, ALURECY, AMETS, ASCENSORES IZA, CALGE-LAN, CALIBRADOS PRADERA, TALLERES PROA, CONSTRUCCIONES METALICAS AIALA, COTUBRES, ABIEGA, FUNDICIONES LOMBIDE, MONTAJES ELECTRICOS LLODIO, LAUDIO MOTOR, LASER BAKIOLA, PINBAK, GARAJE YAS, DESTILERIA ATXA, BALNEARIO ORDUÑA, ESKA, COLEGIO NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA ORDUÑA

IKASLEEN GURASO ELKARTEAK:
CEP LATEORRO LHI, C.P. LAMUZA, URDUÑAKO HERRI IKASTETXEA, IKASTOLA ETXAURREN

SINDIKATUAK
ESK

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi greba egun deitu ditugu Nafarroako ANFAS-en, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Greba egingo dute maiatzaren 8an eta 11n, zuzendaritzari soldata igoerak eta erosahalmena berreskuratzea eskatzeko, besteak beste. Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatzen dute lan baldintzak hobetzeko, azken 4 urteetan Gobernuak ANFASi bere aurrekontuaren bi heren dirulaguntzetan eman arren, lan baldintzak ez direlako hobetu.

Munduko Federazio Sindikalaren Herrien Koordinadorak garai berri bat hasi du

Maiatzaren 2an, arratsaldez, Munduko Federazio Sindikalaren Herrien koordinadorak bilera egin zuen. Sindikatu berriei ongi etorria emateaz gain, fase berri baten hasiera ekarri du bilera horrek, MFS-an afiliatutako estaturik gabeko nazioetako sindikatuen presentzia eta indarra gero eta handiagoa delako.

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.