2026-11-08
HomeLAB SindikatuaEgoitzakLABek egoitza berria zabalduko du otsailaren 22an Durangon

LABek egoitza berria zabalduko du otsailaren 22an Durangon

LAB kide guztioi esker, azken urteetan sindikatua asko hazi da eskualdean. 2003. urtean 1619 afiliatu zituen eskualdean, egun ordea, 240 delegatu inguru eta 2.737 afiliatu izatera iritsi gara.

Ondorioz, txiki gelditu da orain arte genuen lokala. Egoitza berria Komentu kalea 9. zenbakian egongo da eta asteazkenetik aurrera bertan egongo gara (otsailaren 20ean).

Gainera, otsailaren 22an, egoitza inauguratuko dugu. Arratsaldeko 18:30ean, Ainhoa Etxaide bertan izango delarik. Egoitza ikusi eta pintxo batzuk jateko aukera egongo da. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.