2026-08-20
HomeEkintza SindikalaLEADERNETen kaleratutako bi langile berriro hartzea lortu du LABek

LEADERNETen kaleratutako bi langile berriro hartzea lortu du LABek

Duela hilabete bat, LEADERNETeko gerenteak, Tito Herediak, 5 langile kaleratu zituen hauteskunde sindikalak sustatzeagatik. Horietako bik tinko eutsi diote lanera bueltatzeko aldarrikapenari eta uko egin diote inongo kalteordainik onartzeari. 

Hilabete bateko mobilizazioen ostean, atzo egindako kontziliazio ekitaldian enpresak bi langile hauek berriro hartzea onartu du. LABek eskerrak eman nahi dizkie hilabete honetan LEADERNETeko kaleratuei beren elkartasuna adierazi duten langileei. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...